Balkoiak dantzari

2020/04/21
Balkoiak dantzari

Balkoia dantzari


Apirilaren 29an dantzaren nazioarteko eguna dela eta, Goierriko dantza talde ezberdinek ekimen bateratu bat jarri nahi dugu martxan.

Igande honetan, hilak 26, balkoiak dantzan jarriko ditugu! Dotoretu alpargata, albarka, txapel eta zapiekin balkoiak, jantzi baserritarrez edo taldeko kamisetarekin eta atera zure argazkia horizontalean.

Dantza talde bakoitzak bere herriko argazkiak Apirilak 27 astelehena, eguerdiko 12ak baino lehen eta guztion artean argazki bilduma ederra osatuko dugu. Bideoak dantzaren nazioarteko egunean argitaratuko dira!

Gure herritik, Goierri eskualdera, eta eskualdetik Euskal Herrira!

Atxikipenak:
(Legorretako Irrintzi Alai, Segurako Azpilla, Urretxuko Lurra, Idiazabalgo Axari, Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka, Gabiriako Goruntz, Zeraingo Solkie, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta, Ataungo Otsoak, Zegamako Tobera, Ordiziako Amets Bide).

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko, gora herria!