Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiert Beobide "Lur Zuri Aga", Haatiken bideo berria

Dokumentuaren akzioak

"Lur Zuri Aga", Haatiken bideo berria

2016/02/22 06:45

Bisitan joan ginen, bertan zer aurkituko genuen jakin gabe. Batetik, eraikinak beldurra ematen zuen, baina, bestetik, bertako txoko guztiak ikusteko beharra sumatzen genuen. Ordurako hutsik zeuden hango espazio asko, zikinkeriaz hutsik. Hamaika bizipen ilun izan ondoren, grafitiz beteriko pareta koloretsuek, garraxika, beteko zituzten ideia eta ilusio berriak eskatzen zituzten. Begiradaren aurrean irekitzen zihoazen leiho eta aterik gabeko espazioek, gelek, eskailerek eta pasillo amaigabeek… gure irudimena esnatzen zuten. Ohartu orduko, eraikinaren atzaparrek harrapatu baligute bezala, sentitzen ari ginena adierazteko bultzada eta beharra izan genuen. Handik irtetean, pentsamendu eta ilusio asko bertan geratu ziren.

Luzuriaga Martxan

2014ko martxoan Luzuriaga Martxan ekimena sortu zen, eta Pasai Antxo eta Donostia arteko mugan dagoen Vitorio Luzuriaga galdategi ohia berrokupatu eta auzolanean garbiketari ekin zioten. 1990ean itxi zen eraikina, eta, ekimen honen bitartez, iraganean bezala, Antxoko eragile sozial nagusi izatea dute helburu. Oraingoan, ordea, ekintza soziokulturalak garatzeko. Herritik eta herrirako.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne (Los mundos sutiles, Soinu banda originala)
  • Bideoa: Akenefilms
  • Kameralariak: Izaskun Bernedo eta Beñat Gantxegi
  • Errealizazio eta edizioa: Izaskun Bernedo
  • Dantzariak: Anne Jauregi, Itziar Doyharzabal, Irati Sorondo, Amiur Luluaga, Aiert Beobide

Lur Zuri Aga bideoari buruzko informazio gehiago gure Haatik.com webgunean aurkituko duzue. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiert Beobide

Aiert Beobide