Dokumentuaren akzioak
Haatikek Itsas Lapurrak ikuskizuna aurkeztu du
Haatik Dantza Konpainiak azken hilabetetan lanean ibili den ikuskizun berria aurkeztu zuen asteartean Orion. Larunbatean Bilboko Kalealdia jaialdiaren barnean bi saio eskeiniko ditu.
"Itsas Lapurrak" izena duen kaleko ikuskizuna aurkeztu berri du Ekainaren 30ean Orioko itsasertzean. Interes handia sortu zuen emanaldiak eta herriko eta baita kanpoko jende ugari hurbildu zen emanaldiaren primiziaz gozatzera. Harrera ona, ikusleen txalo zaparrada ugarian nabaritu ahal izan zen.
Hurrengo emanaldia datorren Larunbatean Kalealdia jaialdiaren barnean izango da Bilboko Areatzan. Bi saio eskeiniko dituzte, lehenengoa 19:15etan eta bigarrena 22:15etan.
Euskaldunok harreman berezia izan dugu beti itsasoarekin. Nabigatzaile trebeak izan gara arrantzarako zein merkataritzarako, baina baita itsaslapurretarako ere. Zaila zen hiru jarduera horiek bereiztea. Honela, Haatik Dantza Konpainiak garai hartara bidaiatzera gonbidatzen gaitu. Dantzaren bidez gure itasertzeetako bizitza irudikatu, itsasontzien joan etorriek sortzen zuten kultura ezberdinen arteko elkarbizitza azaldu eta gizon eta emakumeen artean presentzia handia izan duten sineskerietan sakonduz.
Dokumentuaren akzioak