Dokumentuaren akzioak
Haatik estreinaldia | Hormek Diote On Stage | Martxoak 24
Donostia 2016 egitarauaren barruan aurrera eramandako Hormek diote proiektua oinarri hartuta, bertako helburuak jarraitu eta parte hartu zuten artista ezberdinen lanak eta Haatik-ek kalerako sortutako bost pieza laburrak bilduz, antzokirako prestatutako ikuskizun bat aurkeztuko du.
Prestakuntzaren azken fasean murgilduta martxoaren 24a izangoda da lana plazaratuko duen eguna. Lasarteko Manuel Lekuona Kulturetxean.
Sarrerak salgai leihatilan eta internetez.
Sinopsia
HORMEK ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute…Gatozenean hormak bertan daude, eta goazenenan bertan gelditzen dira. Hormek denbora dutelako, aldian behin margotu arren, pintura zaharraren gainean berria jarri arren, hor jarraitzen dute. Begira, ikusten ez balute bezela, entzuten ez balute bezela, bizitzarik ez balute bezela.
Baina hormak ere zahartzen dira, zartatzen dira, zatartzen dira. Hautsa erortzen zaie ipar haizea iristen denean gizakiari ilea, azala erortzen zaion bezala; negarrez ari balira bezala erortzen zaie hautsa, denboraren eskutan desagertzen ari denaren moduan…
Horma batzuek babesten gaituzte, beste batzuek ordea banantzen edo bakartzen. Badira hormak edertzen dituzten margoak, badira kexatzeko balio dutenak, gertaerak gogorazten dizkigutenak, haien berri ematen digutenak. Badira famatuak egiten direnak eta badira ere ahazten direnak. Eta badira ere behin eta berriz ezabatu arren, beti agertzen direnak.
Badira berriak jartze diren hormak edo berritzen direnak, Baita kentzen direnak ere. Badira altuagoak egiten direnak eta badira ere ia ez ikusi arte txikitzen direnak.
BEGIRATU ETA HAIEK BIZITAKOA ETA IKUSITAKOAN PENTSATZEN JARRIKO BAGINA? EDO EGUN BATEZ HITZEGITEKO GAI BALIRA?
Hormek esango luketeena aitzaki hartuta elkarbizitzako zailtasun eta arazoez ausnartuko duen dantza ikuskizuna sortuko du. Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa…
Horma ezberdinetako artelanetan ageri diren kolore elementu eta marrazkiek, eszenan jartze indartsu eta erakargarri bat izatea bultzatuko du Hormek Diote On Stage ikuskizunak.
Fitxa artistikoa
ZUZENDARITZA: Aiert Beobide
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Olatz Beobide
KOREOGRAFIAK: Iker Arrue (AiDoProject), Vitali Safronkine eta Aiert Beobide.
MUSIKA: Pascal Gaigne
MURALEN EGILEAK: Igor Rezola, Judas Arrieta, Hormachic, Arantxa Recio - Jenni Karna (HARSA), Ismael Iglesias eta Elurmaluta.
DANTZARIAK: Ibai Jimenez, Iker Sanz, Jon Arsuaga, Irati Sorondo, Nerea Ezenarro, Anne Jauregi, Itziar Doyhartzabal, Aiert Beobide, Iñigo Etxeberria, Nagore Zabala.
ARGIZTAPENA: Xabi Lozano
ESZENOGRAFIA: Edi Naudó
PROIEKZIOAK: Acronica Producciones
JANTZI AHOLKULARITZA: Ramón García
ARGI TEKNIKARIA: Anartz Beobide
PRODUKZIOA ETA GRAFISMOA: Iurre Aranburu
*Ikuskizunean DSS2016EUren Bakearen Itsasargiko “Hormek diote” proiektuko materialak erabili dira.
*Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Sarobe arte eszenikoen gunea eta Lasarteko Udalaren laguntzari esker ekoiztua.
Dokumentuaren akzioak