Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurrera Gure Ametsa XX.urteurrena ospatuko du Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

XX.urteurrena ospatuko du Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak

XX.urteurrena ospatuko du Aurrera Gure Ametsa dantza taldeak

Xabi Solano trikitilaria ere bertan izango da

URRIAK 6an, egun osoko ospakizun berezia Urnietan

Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak aurten hogei urte bete ditu. Urte hauetan zehar, euskal zein herrian bertako dantzak, musika, dantza jantziak... berreskuratu eta mantentzearen aldeko apustua egiteaz ez ezik, hainbat dantza eta ikuskizun plazaratzeko indarra izan du.

Urteroko legez, Urnietako San Miel jaiak amaitzear, Errosarioko Amaren egunean baserritar eguna ospatzen da herrian. AGA dantza taldeak XVIII. JALGI PLAZARA ekitaldia antolatu du, azken urteetan bezala. Ingurutxoa bezalako dantza herrikoiak dantzatuko dira bertan eta nahi duen orok parte hartzeko deialdia luzatzen du taldeak. Gainera, urte berezi hau ospatzeko, paella jate herrikoi bat ere antolatu dute eta arratsaldean, Xabi Solano Maizaren kontzertua egongo da.

URRIA 6ko Egitaraua:

10:00 Dantza-talde eta dantzarien elkarketa San Juan plazan.

10:30 Kalejira Urnietako kaleetan zehar.

12:00 Ingurutxoeta beste plaza dantza bateratuak San Juan plazan. *(Entseguak Ostegunetan).

14:30 Bazkari herrikoia dantzari eta dantzazaleentzat (Paella, edaria, postrea eta kafea, 10€). *Izen-ematea aurretik.

17:00 Herri-kirolak.

18:00 Sagardo dastaketa eta txekor jate solidarioa.

19:00 XABI SOLANO MAIZAren kontzertua, San Juan plazan.

 

Gonbidapen irekia da parte hartu nahi duenarentzat, baita bertan bazkaldu nahi dutenentzet ere.

 

Animatu eta kendu hautsak baserritar jantziei!

 

Ingurutxoko entseguen informazio gehiago edo Paella Jatean izen-ematea: 

674 252 581 edo agaurnieta@gmail.com

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.