Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Imanol Epelde Laminosine: Euskal mitologian oinarritutako ikuskizuna, Bunuzeko Xoriak dantza taldearen eskutik Zarautzen ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Laminosine: Euskal mitologian oinarritutako ikuskizuna, Bunuzeko Xoriak dantza taldearen eskutik Zarautzen ikusgai

2022/12/19 13:20
Laminosine: Euskal mitologian oinarritutako ikuskizuna, Bunuzeko Xoriak dantza taldearen eskutik Zarautzen ikusgai

Zarautzen ikusi ahal izango da emanaldia

Laminosine zulo bat da, Oztibarreko (Nafarroa Behera) ur putzu sakon famatu bat, laminez betea. Esaten da itsasoari lotuta dagoela, inguruko errekak urik gabe geratuta ere, Laminosine handitzen dela marea gorarekin, eta apaltzen marea beherarekin. Putzura oinez joan behar da derrigor. Zarauztarrei bertaraino ekarriko digute Bunuzeko Xoriek (Nafarroa Behera) ikuskizun bihurtuta, urtarrilaren 28an, Kiroldegiko areto berrira.

Ikuskizuna sorkuntza bat da, euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituena, euskal mitologiaren gaiaren inguruan. Antzerki eta ipuin zenbaitek ere dantzen artekoa aberasten dute. Musika ikusgarri honentzat propio sortua da, eta taula gainean jotzen da zuzenean. Arlo honetan ere, aire tradizionaletatik abiatuz, musika berriak sortu dira.

Taldekideek dantza tradizionala gaurkotzeko apustua egin dute, taldeko gazteenak bereziki inplikatzeko asmoarekin. Ondorioz, ikuskizun honen bidez euskal dantzen eta dantza garaikidearen arteko oreka bilatu dute, euskal mitologia ardatz. Horrela, pertsonaia eta kontakizun mitologikoak ekarriko dituzte taula gainera. 

Zenbait profesionalen gidaritzapean aritzeko paradaz gozatu ahal izan dute. Hauen artean dira Fanny Marmayou (Batcharte Dantza elkartearen zuzendaria), Joana eta Jenofa Erdozaintzi-Etxart (euskal dantza irakasleak), Jokin Irungaray (ipuin kontalaria) eta Claude Labat (historialaria).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Imanol Epelde