Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zahagi dantza egingo dute Goizuetan, Inauteriei errematea jartzeko

Dokumentuaren akzioak

Zahagi dantza egingo dute Goizuetan, Inauteriei errematea jartzeko

Hernanin gaur amaituko dira Inauteriak, sardinaren ehorzketarekin. Goizuetan, helduen zahagi dantza ospetsua egingo dute 17:00etan.
Egilea
Libe Murua Masid
Komunikabidea
Kronika Urumea
Tokia
Goizueta
Mota
Albistea
Data
2026/02/17
Lotura
Kronika Urumea
Zahagi dantza egingo dute Goizuetan, Inauteriei errematea jartzeko
Iazko helduen zahagi dantza, Goizuetan. Argazkia: Felix Loiarte

 

Blai eginda ospatu dituzte asteburuan inauteriak Urumea bailaran, baina euriarekin ere irten dira mozorroak kalera.

Indartsu jarraitzen dute Goizueta aldean. Mozorroek kaleak hartuko dituzte beste behin. Gaur nagusien zahagi dantzak hartuko du protagonismoa, baina mozorroek elkarrekin igaroko dute eguna, elkarrekin gosalduz, bazkalduz eta afalduz.

Astigarragan umore onez eutsi zioten Zirikoketa festari. Euriak kikildu ez eta, herriko talde ezberdinen partehartzearekin batera, irudi ederrak utzi zituen ospakizunak. Inauteriak agurtzeko Kaldereroak ospatuko dituzte asteburuan.

Hernanin ere, ohiko egitarauari eutsi zioten, eta mozorro eta karroza original eta dibertigarriak ikusi ziren egun osoan zehar. Larunbateko festa potoloaren ostean, igandean osatu zuten Ttarla dantza taldeko txikienek desfilea Kaxkotik. Gaur, beltzez jantzita agurtuko dituzte inauteriak, datorren urtera arte!

INAUTERIETAN GAUR, asteartea

HERNANIN

11:00, Kulki haur jolasak, Atsegindegin. 

17:00, Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilariak, erdigunean. 

18:00, Txokolatada, Plazan. Kaxko Auzo elkarteak antolatuta. 

18:30, Sardinaren ehorzketa, dultzaina taldearekin. 

GOIZUETAN

09:00, Mozorroen gosaria.

10:00, Mozorroen irteera herrian zehar.

14:00, Mozorroen bazkaria.

17:00, Zahagi dantza, Plazatik abiatuta.

22:00, Mozorroen afaria.

Dokumentuaren akzioak