Dokumentuaren akzioak
Txaloek irabazi dute

Iazko giro oso tentsoaren ondotik, atzokoan bestelakoa izan ziren gaurko Alardearen aurreko ekitaldiak, elizako Salbea eta Arma Plazako Aurreskua. Horietan lehenengoz parte hartu zuten Jaizkibel konpainiako ordezkariek, eta aurrez iazko giro oldarkorra errepika zitekeela irudi arren, txaloak gehiago izan ziren txistuak eta irainak baino. Iaz, batez ere udal korporazioak Aurreskua egin zuenean, eta Igor Enparan alkateak dantzatzerakoan, tentsio uneak izan ziren.
Atzoko berritasunetakoa Jaizkibelgo ordezkarien presentzia izan zen. Arma plazan sartu zirenean txaloak jaso zituzten gehienbat. Ondoren, hautetsiek Aurreskua egindakoan, are handiagoa izan zen babes zaparrada.
Jarraian den bideoan, atzokoaren laburpena.
Dokumentuaren akzioak