Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mendizorrotza dantzan jarriko du Algara taldeak

Dokumentuaren akzioak

Mendizorrotza dantzan jarriko du Algara taldeak

Pirritx, Porrotx eta Marimots, Xabi Aburruzaga eta Joselu Anaiak ere izango dira dantza taldearen 25 urteak ospatzeko jaialdian.
Egilea
Anakoz Amenabar
Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2026/02/02
Lotura
Alea
Mendizorrotza dantzan jarriko du Algara taldeak
Gaur egun, 120 bat lagunek osatzen dute Algara dantza taldea. Argazkia. ALGARA

 

Mende laurden bete du Gasteizko Algara dantza taldeak, eta azken urtean egin dituzten ospakizunei amaiera emateko jaialdi handi bat antolatu dute otsailaren 21ean. Mendizorrotza kiroldegia dantzan jarriko dute, 20:00etatik aurrera, eta luxuzko gonbidatuekin gainera; Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin batera, Xabi Aburruzaga trikitilaria eta Joselu Anaiak taldea ere izango dira, besteak beste. 

Hogeita bost urte hauetan euskal folklorea adin guztietara hurbiltzeko lana egin du Algarak, tradizioa eta sorkuntza eszeniko garaikidea uztartuz. Gasteizen zein kanpoan emanaldiak eta jarduerak eginez, eta adin guztientzako prestakuntza eskainiz, kultura erreferente bilakatu da hamabost bat dantzarirekin hasi zen egitasmoa. 

Egindako lana eta bizi izandakoa ospatzeko, hilaren 21ean festa handia egingo dute Mendizorrotza kiroldegian, sare sozialetan iragarri dutenez. Hurrengo egunetan jakinaraziko dute gonbidapenak nola eskuratu. "Zatoz gurekin dantzara! Badugu zer ospatu, eta badugu zer dantzatu".

Dokumentuaren akzioak