Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lehenengo zartagin hotsak heldu dira hirira

Dokumentuaren akzioak

Lehenengo zartagin hotsak heldu dira hirira

Egilea
Xalba Ramirez
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2026/02/07
Lotura
Irutxuloko Hitza
Groseko Zurriola ikastetxeko kaldereroak.Xalba Ramirez

Inauterien lehenengo iragarleak heldu dira Grosera. Asteburuan auzoz auzo ibiliko dira kaldereroak hiri osoan zehar. Atzo, arratsaldean, Groseko Zurriola ikastetxeko haurrek hartu zuten auzoa zartagin, mailu, kantu eta dantzekin. Aieten ere izan ziren kaldereroak auzoan zehar ostiral iluntzean. Gaur, berriz, Amara Berrin, Amaran, Herreran, Grosen eta Parte Zaharrean arituko dira hainbat konpainia kantuan eta dantzan, inauterien hasiera moduan

Groseko Zurriolako kaldereroak oso bereziak izan dira betidanik. Izan ere, guraso eta irakasle talde baten ekimenez, kaldererotako kantua euskaratu zituzten, eta, ordutik, ikastetxe eta konpartsa gehien-gehienetan euskarazkoak dira abesten diren kantu gehienak. Erreportaje honetan kontatu zuten nola sortu zen ideia. 

 

Dokumentuaren akzioak