Dokumentuaren akzioak
Hasi dituzte Inauteriak Zegaman
Tobera musika eskolako dantzariak atzo, Euskal Herriko inauteri dantzen emanaldian.ToberaTobera musika eta dantza eskolako dantzariek Esna dezagun lurra Euskal Herriko inauteri dantzen emanaldia eskaini zuten atzo iluntzen Zegaman, eta horrekin, ofizialki hasiera eman diete asteburuan zehar luzatuko diren inauteriei.
Gaur izango du jarraipena inauterietako egitarauak. Aizkorri guraso elkarteak antolatuta, 16:30ean txokolate jana izango da eta 17:00etatik aurrera buruhandiak. Hasiera batean, plazan egitekoak ziren ekintza hauek, baina eguraldiak baldintzatuta frotoira leku aldatu dituztela jakinarazi du Zegamako Udalak.
Eskolako patioan izango du jarraipena egitarauak gero, Gazte Herexak antolatutako ekintzekin. 19:00etan, saskibaloi txapelketako finala jokatuko da. Ordu berean, poteo girotuari hasiera emango diote patioan bertan, Jo Motel txarangarekin eta 21:30etik aurerra mozorro afaria. Mozorrorik onenen sari banaketa eta tonbola izango dira afalondorenean.
Dokumentuaren akzioak


