«Badira jantzi batzu gonekin gizonentzat Oñatin, azkenean neskek berreskuratu dutena dantzan hastean»

Egilea
Panpi Merkapide
Hedabidea
Gure Irratia
Lekua
Donibane Lohizune
Mota
Albistea
Data
Lotura
Gure Irratia
Badira jantzi batzu gonekin gizonentzat Oñatin, azkenean neskek berreskuratu dutena dantzan hastean
Pierre Latasa Goya, Begiraleak elkarteko presidentea. GURE IRRATIA

ASTEAZKENEKO GOMITA

Pierre Latasa Goya, Donibane Lohizuneko kultur eragile ezagunena den Begiraleak elkarteko lehendakaria gomitatu dugu aste honetan. Joan den urtean 90 urte ospatu dituen elkartearen ardatz nagusia, dantza aipatu dugu. Kasik urte osoan badituzte dantza hitzorduak : kaskarotak, udaberria dantzan, Donibaneko bestak edo aurten Hungariara doaz udan, dantza festibal batean parte hartzeko.

Donibaneko bestetan, suaren inguruan dantzatuko dute, eta igandean ekainaren 21ean, ohorezko momentua izanen da, aurresku, soka eta mutxikoak ere ondotik.