Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Amasan gazte eguna, giro ezin hobean

Dokumentuaren akzioak

Amasan gazte eguna, giro ezin hobean

Festa giroa nagusitu zen atzo Amasan. Herriko gazteak goizean goiz abiatu ziren baserriz baserri erronda egitera eta eguraldi ona lagun zutelarik, Amasako auzotarrak bisitatu zituzten. Aurten, 40 bat lagun ibili ziren, 15 urte gazteenak eta 35 urte nagusienak.
Egilea
Elisa Belauntzaran
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Amasa - Villabona
Mota
Albistea
Data
2012/11/09
Lotura
Diario Vasco
Bertakoek ziotenez, «egun bereziena da guretzat, gazteen eguna. Batetik errondan ibiltzen direlako eta bestetik, dantzan ikusteko gogoz joaten garelako etxeko adin guztietako lagunak».
Giro ezin hobean, bapo gosaldu eta gero, jai giroa zabaldu zuten herriko kaskotik urrunago bizi diren etxeetara. Han, zain zituzten etxe-koandreak eta etxeko gizonak. Aurten, oilaskorik ez zieten eskaini, arrautza batzuk baizik. Horrela erabaki zuten amasarrek eta ohitura alde batera utziz, jai giroan murgildu ziren.
Trikitixa eta panderojoleak arduratu ziren erronda animatzeaz eta etxe bakoitzaren inguruan musika doinuak nagusitu ziren. Erronda luze joan zen aurtengoan ere eta ohi bezala, berandutu egin zitzaien herrira hurbildu zirenerako. Arra-tsaldeko 5:30ak aldera izan zen hori. Amasako plaza inguruan ohi bezala, gazteek ama, amona eta senideak zituzten zain.
Une horretan bizi izan zen, gazteen eguneko eta festetako une berezienetakoa, dantza egiteko unea hain zuzen ere.
Gazteak irrikitan hasteko eta familiko eta auzoko lagunak ere bai. Ioritz Galarraga eta Beñat Monfort amasarrak izan ziren erakustaldi bikaina eskaini zutenak plazan bildutako lagunen aurrean. Aurreskua eskaini zuten txistulari eta atabalariaren laguntzarekin eta denak batera, soka dantza. Dantza egin eta gero, indarrak hartzera joan ziren dantzari guztiak.
Gaur, mozorro festa
Gaur, aurrera jarraitzen dute Amasako San Martin jaiek. Arratsaldeko 17:30ean, Irrien Lagunak kanta eta dantza ikuskizuna eskainiko dute. Ondoren, txokolate beroa egongo da bertara hurbildutako lagun guztientzat. Iluntzeko 20:00etan, berriz, Amasako XXI. Bakailo Lehiaketa frontoian eta gaueko 23:30ean, Mozorro gaua izango da. Ondoren, dantzaldia Ingo al deu? taldearen eskutik.
Amasan gazte eguna, giro ezin hobean

Errondan ibilitako lagunak, aurten 40 bat, arratsaldean plazara iritsi zirenean zain zituzten etxekoak. Haien aurrean aritu zen dantzan Ioritz Galarraga. :: UNANUE

Amasan gazte eguna, giro ezin hobean

Beñat Monfortek dantza egin zuen bere lagunen aurrean Amasako elizaren aurreko plazan, atabalari eta txistulariaren laguntzarekin. :: UNANUE

Amasan gazte eguna, giro ezin hobean

Dokumentuaren akzioak