Dokumentuaren akzioak
Egilearen Sarrera
Ego Ibarra Batzordearen gonbidapenari erantzunez eta Kezka Dantza Taldeko dantzari naizen aldetik heldu nion honako lantxo honi. Gregorio Santa Cruzek sinatutako bi koadernotxo izan nituen abiatzean lagun eta egia esan gutxi espero nuen paper haien atzean topatu dudana.
Gregorio Santa Cruzek bizitza osoan zehar euskal dantzaren alde egindako lan eskergak izutu nau. Bere idatzi eta berari buruzkoekin Santa Cruz pertsonarengana hurbiltzen saiatu naiz. Ez nuen Santa Cruz ezagutu, baina, hunkitu egin nau ezagutu zutenekin izandako elkarrizketetan gizon horrekiko erakutsi didaten miresmena eta eskerronak.
Ezer baino lehen dantzaria naiz, eta dantzak hartzen dizkit nire aisialdiko ordu gehienak. Egunerokoak eta dantzak bilduta, aukera gutxi ematen dute beste ezertarako eta ondorioz, honelako lanak gehien maite dituguneri lapurtutako denboran egiten ditugu. Beraientzat da nire eskerrik beroena.
Lana nire izenaz sinatuta badator ere, lantaldean ihardun dudan sentipen garbia dut. Lantalde zabalean gainera eta inoiz ez naiz bakarrik sentitu. Gregorio Santa Cruzen izena entzun orduko beraien etxeetako ateak zabal zabalik jarri dizkidaten elkarrizketatu guztiekin zorretan gelditu naiz: Gloria Agirreurreta, Mariasun Agirre, Maria Aranbarri, David Arriola, Patxi Basauri, Patxi Beitia, Joakin Gastesi, Jaione Iraeta, Jose Mari Iriondo, Poli Larrinaga, Jose Luis Perez Sarasketa, Elisabeth Santa Cruz, Gregorio Vives eta Agustin Zubikarai.
Hizkuntza orrazketa eta aholkuak eskaini dizkidate Juan Andres
Argoitia, Begoña Azpiri eta Enrike Izagirrek; informazioa eta informatzaileak topatzeko
orduan laguntzaile izan ditut Joseba Etxeberria, Yolanda Ruiz, Arantza Uriguen eta Iñaki
Zugasti; eta hamaika transkripzio, zuzenketa eta ezkutuko lan astun egin ditu Ainhoa
Larrañagak.
Oier Araolaza Arrieta
Dokumentuaren akzioak