Xiberoko dantza jauziak

Zuberoako 55 dantzaren musika partitura, musika eta dantzaren aurkezpena bildu ditu Hebentik elkarteak liburuxka batean. Pastoral, maskarada, dantza-jauzi eta dantzaldietako hainbat dantzen partiturak argitaratu dituzte.

Xiberoko dantza jauziak
Egilea
Sacha Standen
Formatua
Liburua
Argitaratzailea
Hebentik
Data

Zuberoako dantza doinuen transmisiorako liburua argitaratu du Hebentik elkarteak. Bertan Zuberoako dantzetan erabiltzen diren doinuen partiturak jaso dira. Sacha Standen Zuberoan bizi den musikari ingelesak prestatu du partitura-liburua eta Mixel Etxekoparrek aurkezpena.

Liburuaren helburua da Zuberoako dantza errepertorioa jasotzea melodiak aurkeztuz, eta jauzien kasuan, baita urratsak ere. Ikerlari, dantzari eta musikariei zuzendua da; erreferentzia gisa, doinuak oroitzeko lagungarri eta errepertorioa ikasteko tresna.

Liburuan adierazten denez, bilduma honetan transkribatu diren urratsak ahal bezain sinpleen aurkeztu dira; nabardurarik gabe, apaindura gutxirekin eta akorderik gabe. Melodiak eta formak daude oinarrian eta interpretaziorako aukera uzten du.

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Aurkibidea

  • Eskerrak
  • Aitzin Solasa
  • Transkripzio egilearen oharrak
  • Laburpena/ Interpretaziorako oharrak
  • Adibideak
  • Dantzak

Pastoralak

  • Agota
  • Atharratzeren Libratzea
  • Hagaze
  • Pastoral Kirixti
  • Ramuntxo
  • Satan Dantza
  • Xango
  • Zeina Iruri

Maskaradak

  • Air de lapaix
  • Barrikada haustea
  • Brale jauztea
  • Buhameen sartzea eta Buhame dantza
  • Gabota
  • Godalet dantza
  • Kauteren sartzea, Kauteren dantza, Kerestu dantza
  • Marexalak
  • Xorrotxen bertsetak

Dantzaldi dantzak

  • Ezkoitxa Berria
  • Garaten Ezkotixa, Ezkotixa, Lexarduarten ezkotixa
  • Kadrilla sartzea, Kadrilka pola
  • Kadrillak (do)
  • Kadrillak (sol)
  • Mazurka 1, Mazurka 2

Jauziak

  • Aüntza
  • Aitzina Pika
  • Atharraztarrak
  • Baztandarrak
  • Bazterresak
  • Buhameak
  • Hegi
  • Iruritarrak
  • Lapurtar Motxak
  • Larrabürü
  • Moneinak (do)
  • Moneinak (sol)
  • Mutxikoak (do)
  • Mutxikoak (sol)
  • Ostalersa
  • Xibandriak
  • Zazpi Jauziak
  • Zeina Kükürükü

Braleak

  • Bralea Kontrapas
  • Ekialde
  • Bedatseko bralea
  • Bedatseko bralea (3 botzetan)
  • Jondane Johane
  • Jondane Johane (3 botzetan)
  • Larrazkeneko bralea
  • Negü Büruko Bralea
  • Negü Büruko Bralea (3 botzetan)

Beste Dantzak

  • Abiatze
  • Arinki
  • Ekiaren Dantza
  • Gorets
  • Korrika Dantza
  • Makila Dantza
  • Sotila

Fitxa

  • Idazlea: Sacha Standen
  • Aurkezpena: Mixel Etxekopar
  • Argitaletxea: Hebentik
  • Hizkuntza: Euskaraz, frantsesez, gazteleraz eta ingelesez
  • ISBN: 979-10-415-4881-1

Erosi liburua dendarako saski-botoia

 

Xiberoko dantza jauziak

Hebentik, Maule, 2023ko ekaina