Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Variations Basques. Costumes de fête et de danse

Dokumentuaren akzioak

Variations Basques. Costumes de fête et de danse

Malandain Ballet Biarritz - Zentro Koreografiko Nazionalak Euskal jantzi tradizionalen inguruko liburua sustatu du bere 20. urteurrenean. Maritzuli Konpainiako jantzi bilduma argitan jarri da Serge Gleizesen testuen eta Veronique Matiren argazkien laguntzaz. Euskal jantzien eta joskintzaren aberastasuna eta edertasuna erakusten da liburuan.
Egilea
Malandain Ballet Biarritz - Zentro Koreografiko Nazionala
Formatua
Liburua
Editorea
Palais
Data
2019/09/09

 Erosi liburua dendarako saski-botoia

Euskal jantzien irudiak eta horien sinbolismoa jaso dira liburu honetan testu eta argazkien bidez. Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoiena dantza-maisua, jostuna eta euskal jantzien ikertzailearen gidaritzapean, euskal herriko errituei, festei eta dantzei begiratu diete jantzia oinarri harturik. Lau kapitulutan banatu da lana: Prozesio lurraldea; Apaindura gustuko; Igandeetako janzkera, nahasketaren gustua eta Euskal Herriaren xarma isila. Argazki ugariz osatutako albuma, testuak lau hizkuntzatan irakur daitezke: euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa.

Variations basques
Argazkia: Veronique Mati, Variations basques liburutik.

Lehenengo kapitulua prozesioen munduan murgiltzen da, batik bat, San Martin ezpata-dantzako irudien laguntzaz. Jantzien, apaingarrien, kolorean eta xehetasunak eta detaileak nabarmentzen dira. Maritzuli konpainiaren 20 urteko ibilbidearen laburpena ere kontatzen da. Bigarrenean euskal janzkera tradizionalen aberastasuna ikusten da, egunerokoak zein erritu eta festa egunetakoak. Hirugarrenean igandetako edo egun berezietako arropetan ipintzen da begirada. Horrez gain, Ramon Gartziaren jantzien zentroaren berri ematen da. Azkenengo kapituluan, jantziak Euskal Herriko hirietako arkitekturarekin eta identitatearekin batzen dira.

Variations basques
Argazkia: Veronique Mati, Variations basques liburutik.

Variations basques
Argazkia: Veronique Mati, Variations basques liburutik.

Aurkibidea

  • Preface: Thierry Malandain
  • Une terre de processions
  • Le gout dumestissage
  • Le charme discret du Pays Basque
  • Annex

Variations basques
Argazkia: Veronique Mati, Variations basques liburutik.

Fitxa

  • Izenburua: Variations Basques. Costumes de fête et de danse
  • Egilea: Maritzuli Konpainia
  • Kolaboratzaileak: Malandain Ballet Biarritz Zentro Koreografiko Nazionala
  • Testuak: Serge Gleizes
  • Hizkuntzak: euskara, frantsesa, gaztelania eta ingelesa.
  • Argazkiak: Veronique Mati
  • Itzulpenak: Joana Pochelu, Ester Havas-Castro eta Chistopher Thiery
  • Argitaletxea: Palais
  • ISBN: 979-10-90119-72-7
  • Orri kopurua: 175

Variations basques
Argazkia: Veronique Mati, Variations basques liburutik.

Variations basques
Argazkia: Veronique Mati, Variations basques liburutik.

 

Variations Basques. Costumes de fête et de danse

Maritzuli konpainia, 2019, Paris.

 Erosi liburua dendarako saski-botoia

 

Dokumentuaren akzioak