Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Tolosa Bordon-dantzaren ikuspegitik

Dokumentuaren akzioak

Tolosa Bordon-dantzaren ikuspegitik

Egilea
José María Jimeno Jurío
Formatua
Liburua
Editorea
Lizardi Kultur Elkartea
Data
2004/10/14

Tolosako historiaren sintesi bat eginez hasten da Jose Maria Jimeno Jurioren liburu hau, XVIII. menderarte hurbiltzen da eta garai horretako kulturaren argazki bat egiten du: hizkuntza, ohiturak, dantzak eta jaiak. Ondoren, 1717an bodon-dantzaren inguruan izandako prozesu judizial baten azterketa egiten du.

1717an Tolosako Udala eta parrokiaren artean liskarra izan zen bordon-dantza zela ta. Liskar horren ondorioz egindako prozesu judizialak garai horretako bordon-dantzara hurbiltzeko dokumentazio aberatsa eskaini du. Horren guztiaren azterketa egin du Jimeno Juriok honako liburu honetan.

Jimeno Juriok orain 22 urte burutu zuen bere lana, baina gaurdaino ez du argirik ikusi. Tolosako Udaberri Dantzari Taldea eta Aranzadi Zientzia Elkartearen ekimenez inprimatu da azkenean liburua.

Aurkibidea:
Aitzin-solasa - Udaberri Dantzari Taldea
Sarrera
Oharrak
Aipaturiko iturriak
1. XVIII. Mendera arteko espazio geografikoa
2. Aspektu soziologikoak
3. Udalaren, justiziaren eta defentsaren antolaketa
4. Elizaren antolakuntza
5. Bordon-dantzaren helduera
6. Tolosako dantza
Bordon-dantzari begirada
Tolosa desde la Bordon-dantza
Agirien eranskina: Transcripción del pleito de 1717 sobre la bordon-dantza de Tolosa

Lizardi Kultur Elkartea, Tolosa, 2004
332 or.; 100 argazki
Tolosaldea Bilduma
Euskaraz eta Gazteleraz
Aranzadi Zientzi Elkartea eta Udaberri Dantza Taldea

Dokumentuaren akzioak