Dokumentuaren akzioak
Tanboliña dabil
- Egilea
- Joseba Agirre Agirre "Iketza"
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Joseba Agirre Agirre "Iketza"
- Data
- 2021/09/19
Joseba Agirre Iketza Iurretako dantzariak aurretik ere argitaratua zuen Iurretako dantzarien argazkiak erakusten zituen lana. 2004an Iurretako Dantzariak 1891-2004 liburua publikatu zuen; 150 argazki inguru erakusten zituena. Oraingo argazki bilduma osatzeko orduan arreta jarri du emakume dantzarien argazkiak biltzen, gorularien dantzetan, erregelatan eta dantzari-dantzan, luzaroan ari baitira emakumeak dantzan Iurretako plazan.
Bigarren liburu honetan 400 argazkitik gora jaso dira, zaharrena 1953koa eta berriena 2019koa. Lagunek eta dantza munduko kideek utzi dizkiote argazkiak Agirreri, eta herritarren ezinbesteko laguntza izan du dantzari guztiak identifikatzeko orduan. 287 orriko lanean ia dena argazkiak dira, taldekoak gehienak. Anton Mari Aldekoa-Otaloraren sarrera eta azalpenek egiten diote sarrera eta Eñaut Aiartzaguenaren kopla batzuk ere badaude.
Aurkibidea
- Tanboliña dabil: Joseba Agirre Agirre "Iketza"
- Tanboliñean dantzan: Antton Mari Aldekoa-Otalora Zamalloa
- Koplak: Eñaut Aiartzaguena Bravo
- Argazkiak: Iñaki Irazabal Agirre "Kiña", Xabier Arriaga Bastida "Txebi", Joseba Agirre Agirre "Iketza" eta beste batzuk.
Fitxa
- Azalaren diseinua: Joseba Agirre AGirre "Iketza" eta Edu Briñas Gallastegi
- Maketazioa: Iurretako zerbitzu grafikoak
- ISBN: 978-84-943197-6-1
- Lege gordailua: BI 01314-2021
- Inprimategia: Gertu (Oñati)
- Laguntzaileak: Mikel Deuna dantza taldea, Iurreta Elizateko Udala, Iurretako Kofradien Batzordea, Zarate Elexpe, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Gerediaga Elkartea
Tanboliña dabil
Joseba Agirre Agirre, Iurreta, 2021
Dokumentuaren akzioak