Dokumentuaren akzioak
Soinuberri 13
- Egilea
- Soinuenea Fundazioa
- Formatua
- Aldizkaria
- Editorea
- Soinuenea Fundazioa
- Data
- 2022/12/23
Ikus-entzunezko bildumen kudeaketa, intonazioak eta kantu tradizionala, plazetako dantzak gaiak eta Joaquín Díaz, Juan Mari Beltran eta Mário Correiadira musikarien ibilbidea dira Soinuberri 13 aldizkarian landu diren zutabe nagusiak. Hain zuzen ere, eremu horiei erreparatu zion Soinuenea Fundazioak 2013, 2014, 2015 eta 2016 urteetan antolatutako Herri Musikaren jardunaldietan eta orduan jasotako edukiak batu dira aldizkarian.
Plaza Dantzan
Dantzari lotutako hitzaldi eta artikuluei dagokienez, besteak beste, Sabin Egigurenen mintzaldirako prestatutako testua irakur dezakegu. Bere dantza ibilbidea, Bizkai Euskal folklore elkartearen sorrera, Basauriko Dantza Agerketa jaialdiaren hasiera edota Bilbo Dantzan ekimena azaltzen ditu. Euskal Folklorearen balioa eta dantzen berezkotasuna azpimarratzen ditu behin eta berriz.
Tokian tokiko dantzen ikasketari eta transmisioari ematen dio garrantzia eta izan dituen dantza maisuak eta haiengandik ikasitakoari emandako zabalkundea kontatzen ditu. Azken urteetan sortu diren jaiek eta dantza espazioetako joerak kezkatzen du, jendeari ez zaiola inporta dantzatzen duena euskal dantza den edo ez, edo ez duela garrantzirik ondo edo gaizki dantzatzeak.
Patxi Perezek “Dantza plazan” kontzeptuaren sorrera eta bilakaera azaltzen du. Testua ez, baina audioa eskuragarri dago aldizkari digitalean. Plazako dantzara nola hurbildu zen eta bertatik bertara ikusi duen garapenari buruz eman zuen hitzaldia entzun daiteke. Juan Antonio Urbeltzek Erromeriei buruzko egindako mintzaldia ere entzungai dago. Erromerien jatorria zein garai bateko erromerietako hainbat testigantza azaltzen ditu eta zenbait erromeria ezagun eta horien funtzioei eta dantzei buruz hitz egiten du.
Krisi garaiak
"Dantzaren eta musikaren uztarketa dantza taldeetan. Krisi garairako planteamendu bat" artikulua argitaratu du Xabier Etxabek. Dantza taldeek pairatzen zuten krisia nabarmendu egin duela COVID-19ak etorrerak dio. Inertziaz egin diren gauzei begiratu eta erabaki estrategiko inportanteak hartzeko garaia izan daitekeela uste du. Dantza taldeen izaerari buruzko proposamen bat ere ekartzen du, duela urte batzuk aurkeztutakoa. Ikusten du gizartearen aldaketek, ohitura berriek edo egungo erritmo azkarrek guztiz eragin dutela dantza taldeetako jardunean; dantzariek zuzeneko musikarekin zuten harremana gutxitzea, esaterako.
Dantza Intxaustiren filmeetan
Emilio Xabier Dueñasek, berriz, ia 100 urte egin du atzera. Manuel de Intxaustik 1923-1928 urteetan egin zituen grabazioak aztertu baititu La primera serie de documentales vascos. Ynchausti y sus “Eusko Ikusgayak” lanean. Intxaustik euskal dantzak eta euskal kulturarekin lotutako hainbat ekintza eta elementu hartu zituen iruditan. Dueñasek irudi horien balio historikoa eta etnografikoa azpimarratu ditu eta grabazioak jorratu ditu deskribapenak eta filmetako irudi kapturak jasota. Filme hauen ekarpena aztertuz Dueñas-ek idatzi duen hirugarren lana da honakoa, aurretik Dantzan-en bertan eta Dantzariak aldizkarian egindako ekarpenak osatuz.
Aurkibidea
- In memoriam - Emilio Xabier Dueñas
- Editoriala - Emilio Xabier Dueñas
Herri Musikaren 12. jardunaldiak
- Ikus-entzunezko bildumen kudeaketa - Kartela
- Preliminares para un mapa de archivos sonoros en la Comunidad Autónoma Vasca, Navarra y País Vasco-Francés - Jon Bagüés, Jaione Landaberea
- Descripción y catalogación del sonido inédito: proyectos internacionales - José Luis Maire
- Argazki bilduma - Orkatz Arbelaitz Olaziregi
Herri Musikaren 13. jardunaldiak
- Intonazioak eta kantu tradizionala - Kartela
- Iparraldeko herri-kantaera tradizionala. Intonazio neutro edo erdibidekoa - Agustín Mendizabal
- Xiberotar herri-kantaeraren abeslari baten lekukotasuna - Jean-Mixel Bedaxagar
- Gradu egonkor eta mugikorrak Euskal kantu batean - Marie Hirigoyen (Pantxix Bidarten laguntzarekin)
- Cantar para construir territorio: los gozos de los santos en el Pirineo - Ester G. Llop
- Argazki bilduma - Orkatz Arbelaitz Olaziregi
Herri Musikaren 14. jardunaldiak
- Dantza plazan - Kartela
- Aurkezpena - Emilio Xabier Dueña
- Bizkai E. F. E. y la historia de Bilbo dantzan - Sabin Egiguren Apraiz
- “Dantza plazan” sorrera eta bilakaeraren bidetako bat - Patxi Perez
- Romerías - Juan Antonio Urbeltz
- Argazki bilduma - Orkatz Arbelaitz Olaziregi
Herri Musikaren 15. jardunaldiak
- Hiru museo, hiru musikari, hiru histori, hiru proiektu, hiru bizitza - Kartela
- Aurkezpena - Emilio Xabier Dueña
- Centro Etnográfico Joaquín Díaz. Urueña - Joaquín Díaz
- Soinuenea. Oiartzun - Juan Mari Beltran
- Centro de Música Tradicional Sons da Terra. Sendim - Mário Correia
- Argazki bilduma - Orkatz Arbelaitz Olaziregi
Ikerlanak
- Dantzaren eta musikaren uztarketa dantza taldeetan. Krisi garairako planteamendu bat - Xabier Etxabe Zulaika 355
- La primera serie de documentales vascos. Ynchausti y sus “Eusko Ikusgayak” - Emilio Xabier Dueñas
Edizio Arauak
Soinuberri 13
- Zuzendaria: Emilio Xabier Dueñas
- Erredakzio kontseilua: José Patricio Aldama, Carolina Ibor, Martazul Busto, V. Fernando Jalón, E. Xabier Dueñas, Aitor Larrañaga, Xabier Etxabe, Josu Larrinaga, Leire Goñi, Aritz Martín
- Laburpen itzulpenak: Emilio Xabier Dueñas (esp, eus, fr), Itziar Navarro (eng)
- Diseinua: Ane Arsuaga
- Maketazioa: Orkatz Arbelaitz
- Administrazioa: Joseba Zabaleta
- Argitaratzailea: Soinuenea Fundazioa
- ISSN: 2605-4019
Soinuberri 13, Soinuenea Fundazioa, Oiartzun, 2022
Aldizkaria: Soinuberri 13
Dokumentuaren akzioak