Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Sasi artean Elgeta

Dokumentuaren akzioak

Sasi artean Elgeta

Jacinto Rivas "Elgeta", XX. mendeko erromerien protagonista eta trikitixaren aitzindari nagusietako bati buruzko komiki liburua.
Egilea
Koldo Izagirre, Dani Fano, Garluk
Formatua
Komiki liburua
Editorea
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea / Ikastolen Elkartea
Data
2021/09/29

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Jacinto Rivas Elgeta (1906-1964) trikitilariaren bizitzako hainbat pasarte kontatzen ditu narrazioak. Dantzak protagonismo handia du Dani Fanoren marrazkietan, baita Koldo Izagirrek idatzitako gidoiaren testuetan ere.

Irakasle eta dantzarako musikari moduan bizimodua ateratzen zuen Elgetak, eta horregatik, komikian presente daude bikotean helduta egiteko dantzek eta beste herrialdetatik iritsitako erritmoek eragindako mesfidantza eta zentsura-saiakerak gizarteko sektore askotan, bereziki erlijiosoetan. Elgetak trikitixaren bidez jendea dantzarazteko zuen gaitasuna, eta horren erabilera politikoa, ageri dira, eta ahalmen horren jakitun, Elgetak berak zuen jarrera soziopolitikoa ere bai. 

Sasi artean Elgeta

Dantza eta trikitixa gauza bat eta bera ziren mundu baten errelato hau Xabiroi aldizkarian argitaratu zen zatika, eta Ikastolen Elkarteak eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak elkarlanean argitaratu dute komiki liburu formatuan.

Fitxa

  • ISBN: 978-84-124067-6-4
  • Edizioa: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Ikastolen Elkartea
  • Gidoia: Koldo Izagirre
  • Marrazkia: Dani Fano
  • Kolorea: Ekaitz Agirre "Garluk"

 

Sasi artean Elgeta

Koldo Izagirre, Dani Fano eta Ekaitz Agirre "Garluk",

Euskal Herriko Trikitixa Elkartea / Ikastolen Elkartea, Donostia, 2021

Lege gordailua: 978-84-124067-6-4

Erosi liburua dendarako saski-botoia

Dokumentuaren akzioak