Dokumentuaren akzioak
Pausoz pauso: Hegaldi isila, hegaldi luzea

- Egilea
- Kresala dantza taldea
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Kresala dantza taldea
- Data
- 2018/01/12
Liburuan Kresala dantza taldearen ibilbidea errepasatu da eta azken urteetako ikuskizunetako hainbat irudi jaso dira. Besteak beste, Mari Karmen Gil Fombellida, Norka Chiapusso, Rafael Zulaika, Iratxe de Arantzibia, Xabier Mendizabal, Ima Irazustabarrena eta Beñat Ralla Yustaren testuek eta Juan Carlos Ruizen argazkiek osatu dute lana.
Gene Yurrek 1968an Donostian sortu zuen Kresala dantza taldea. 1980ean, Xabier Arregik eta Pako Sexmilok hartu zuten lekukoa zuzendaritzan. 1993ko ekainetik aurrera, Faustino Aranzabal da Kresala Dantza Taldearen zuzendari artistikoa eta 2000n, Idoia Ibarzabal dantza-irakasle hasi zen. Horien eskutik, Kresalak, besteak beste Maskarada (1972), Ioiak (1983), Hostoak (1996), Soka (1998), Bestaberri (2000), Marixe (2002), Sehaska (2006), Buba eta Bubu (2011), Oteizaren kaxa beltza (2014), Rodchenko (2016) eta Zeruko (2017) ikuskizunak eszenaratu ditu bere ibilbidean.
Aurkibidea
Aurkezpena
- Denis Itxaso: Kresala, 50 urtez askatasunean dantzan
- Bingen Zupiria: Tradizioa, dantza eta poetika
- Eneko Goia Laso: Izena eta izana
Testuak
- Mari Karmen Gil Fombellida: Kresala, dantzaren abangoardia
- Norka Chiapuso: Kresala eta Victoria Eugenia antzokia
- Rafael Zulaika: Magairen Igorleak
- Iratxe de Aranzibia: Kresal eta urrezko dantzak: linotipiatik tweetera
- Xabier Mendizabal Barandiaran: Kresala dantza taldea 50 urte
- Ima Irazustabarrena: Ilargi betea
- Beñat Ralla Yusta: Muntza eta Dansinka
- Xabier Garate: Maskarak eta elementu eszenikoak
- Faustino Aranzabal: Urtaroen azalak gaueko lubakian
Ibilbidea
Parte-hartzaileak
Francais-English
Fitxa
- Edizioa: Kresala Dantza Taldea
- Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia
- Urtea: 2018
- ISBN: 978-84-936157-4-1
- Hizkuntzak: Euskara, Gaztelera, Frantsesa, Ingelesa
- Argazkilariak: Juan Carlos Ruiz, Iosu Otaegi, Jose Usoz, Iker Azurmendi, Fernando Martinez
- Orrialdeak: 144.
Pausoz pauso: Hegaldi isila, hegaldi luzea
Kresala dantza taldea 50 urte (1968-2018)
Donostia, 2018
Dokumentuaren akzioak