Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Martin Zalakain

Dokumentuaren akzioak

Martin Zalakain

Juan Antonio Urbeltzen Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizunaren azken emanaldiaren bideoa; Donostiako Victoria Eugenia Antzokian grabatua 2022ko urriaren 23an.
Egilea
Juan Antonio Urbeltz - Argia dantzari taldea
Formatua
Bideoa
Editorea
Ikerfolk eta Artedrama
Data
2022/10/23

Pio Barojaren Zalakain Abenturazale nobelatik abiatuta Juan Antonio Urbeltzen Argia dantzari taldeak eta Artedramak sortutako ikuskizuna da Martin Zalakain. 2017ko azaroaren 11n estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian eta 2022ko urriaren 22an eszenaratu zen azkenekoz Donostiako Victoria Eugenian. Euskal Herriko zazpi probintzietako hainbat hiri eta herri bisitatu ditu ikuskizunak. Bost urtetako ibilbidea izan du Martin Zalakainek, pandemiako etenaldia tarteko. Ibilbideko azken emanaldia jaso da grabazio honetan.

Dantza, Musika eta antzerkia. Harkaitz Cano idazleak Barojaren Zalakain Abenturazalea nobela gidoi bihurtu zuen, Ander Lipusek zuzendu du eszenaratzea. Ander Lipus eta Josu Camara aritu dira aktore lanetan (azken grabazio honetan Camarak bete du Parojaren papera) eta Argia dantzari taldearekin batera Euskal Herriko hainbat dantza taldeko dantzariek eta musikariek hartzen dute oholtza Mikel Urbeltzen musika-zuzendaritza eta Juan Antonio Urbeltzen koreografia eta zuzendaritza nagusiarekin.

Martin Zalakain
Martin Zalakain ikuskizuna, Basauri, 2018-12-01. Argazkiak: Gorka Bravo.

Erosi USBa dendarako saski-botoia

 

Sinopsia

Bere patuari ihes egin ezin dion abenturazalea da Martin Zalakain. Pio Barojaren lanik estimatuenetakoa den eleberri hau, western karlistatzat jo daiteke kasik: mendiko ibilerak, maitasunaren hasi-masiak, estraperloaren estuasunak... 

Tabernako beroaldien lekuko izango gara, ezagutuko ditugu gerrako trantze gordinak eta bideetan barrena topatutako adiskidantza zintzoak zein aliantza interesatuak. 

“Bizirik nago, baina barruan dudan bizitza erabili ezean, usteldu egiten zait”, dio Martinek, arriskuen ezaxola, sasiaren lagun. 

Gozotik eta tragikotik, bietarik du asko Zalakainen bizitzak. Ez du ekintzarik falta, ez eta ospakizunik ere. 

Heroiaren kasta eta katarsiaren aldarria hain bere dituen nobela batek, izan ote dezake dantzaren bidezkoa baino taularatze hoberik?

Martin Zalakain
Martin Zalakain ikuskizuna, Basauri, 2018-12-01. Argazkiak: Gorka Bravo.

Fitxa

  • Zuzendaritza orokorra eta koreografia: Juan Antonio Urbeltz
  • Zuzendaritza musikala: Mikel Urbeltz
  • Musika sorkuntza: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Eszena zuzendaritza: Ander Lipus
  • Gidoia: Harkaitz Cano
  • Soinuztatzea: Angel Katarain
  • Argiztapen diseinua: Junki Mayo
  • Jantziak: Amaia Bueno
  • Produkzio arduraduna: Iñaki Arregi
  • Aktorea: Josu Camara
  • Dantza maisua eta maistrak: Fernando Aristizabal, Jexux Larrea, Iñaki Arregi, Gari Otamendi, Itziar Otamendi, Josu Garate, Oier Araolaza, Aritz Ibañez, Iker Gil, Iera Larrañaga, Jon Olazcuaga, Arantxa Ibarburu
  • Dantzari taldeak: Argia, Kezka, Duguna, Elai-Alai, Haritz, Gure-Kai, Astigar, Maritzuli
  • Administrazioa: Garbiñe Argaña
  • Makilajea: Mertxe Ibañez
  • Eszenografia: Eragin Stac
  • Ekoizpena eta hedapena: Ikerfolk
  • Kartela: Tomas Hernandez Mendizabal
  • Argazkia: Iñaki Zugasti
  • Grabaketa: Digitalak
  • Grabaketaren produkzioa exekutiboa: Josu Erguin
  • Errealizazioa: Urtzi Garmendia
  • Diseinua: Urtzi Garmendia
  • Iraupena: 1:43:21

 

Martin Zalakin

Argia Dantzari Taldea, Juan Antonio Urbeltz, 2022

Erosi USBa dendarako saski-botoia

Dokumentuaren akzioak