Lizarrako Larrain Dantza

Lizarrako Larrain Dantza
Egilea
Lizarrako Gaiteroak
Formatua
CD
Argitaratzailea
Etxe-ondo
Data

Lizarrako Larrain Dantza, Julian Romanoren partituretan oinarrituta, grabatu dute disko honetan Lizarrako Gaiteroek. Horretaz gain, Tutera eta Tafallako jotak, Elizagatarren errepertorioko zenbait pieza eta Lantz-eko zortzikoa ere aurki daitezke bertan.

Barruko liburuskan Larrain Dantza-ren historia labur bat jasotzen dute Lizarrako Gaiteroek, Rosa Villafranca-rekin batera.

Argitaletxea: Etxe-ondo
Iruñea, 1996
CDa: 14 kanta
Liburuska bat dakar barnean.