...librea ninçana

Librea Ninçana ikuskizunaren soinu-banda biltzen duen diskoa argitaratua du Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, Ikuskizunaren doinua, kantua, hitza eta testigantzak ditu oinarrian diskoak.

...librea ninçana
Egilea
Ortzadar
Formatua
Diskoa
Argitaratzailea
Diskoa
Data

2012an estreinatu zuen Ortzadarrek Librea Ninçana ikuskizuna Gaiarre antzokian; eta gero beste sei emanaldi egin zituzten: Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian, Xabier Gazteluko Auditorioan, Barañaingo Auditorioan eta Atarrabiako Kultur Etxean.

Ikusgarriaren ibilbide amaieran, 2016an, Mikel Petrirena musika zuzendaritzapean doinu guztiak disko batean bildu zituzten. Ortzadarren egoitzan zuzenean grabatua dago, USB euskarrian argitaratutako disko hau. Guztira 17 pieza daude jasoak.

Diskoa

  1. Intro - Xoriarena–Exkotix
  2. Mile errege (kantua)
  3. Aulki-dantza
  4. Gerrara abiatzekoa
  5. Okinak (kantua)
  6. Bataila
  7. Pietateak
  8. Lurrarenpean (kantua)
  9. Testigantzak
  10. Branlea - Mutil-dantza
  11. Lurrarenpean
  12. Primadera Nafarroa (Kantua)
  13. Branlea Suitea
  14. Dorrea
  15. Azken jauzia
  16. Xabier jauzia
  17. Sehaska kanta

 

...librea ninçana ikuskizuna

  • Zuzendaritza: Aitor Subiza
  • Eszenografia: Iruña Iriarte
  • Musika-zuzendaritza: Mikel Petrirena
  • Dokumentazioa: Ana Telletxea
  • Argiztapena: Arantza Flores
  • Soinu teknikaria: Txolas Estabolite
  • Erregidorea: Beatriz Aldaz
  • Ikus-entzunezkoak: Izaskun Barber
  • Harreman-publikoak: Mikel Lasarte

 

...librea ninçana

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea, Iruñea, 2016