Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Lapurdi probintziako inauteri eta negu ohituren zerrendatze bati buruz

Egilea
Thierry Truffaut
Formatua
Liburua+CD+DVD
Editorea
Jose Migel Barandiaran Fundazioa
Data
2012/10/09

Lapurdiko inauterien inguruan 33 urtez egindako ikerketetan bildutako dokumentazioa bildu eta argitaratu du Thierry Truffaut-ek honako argitalpen honetan. Herriz herri eta urtez urte bildutako material guztia, ahozko testigantzak, dokumentazio idatzia, argazkiak, bideoak... herritik jaso eta herriari itzuli behar zizkiola deliberatu zuen Thierry Truffaut-ek, eta horrela, Barandiaran Fundazioko beka bati esker, material guztia apailatu eta liburu, CD-rom eta DVD banatan bilduta argitaratu du guztia.

Inbentario hau, 700 urte luzeetan zehar, agiririk zaharrena 1289koa eta berriena 2011koa baita, datu diakroniko eta sinkronikoen base garrantzitsu gisa (3500 orrialde inguru) ulertu da. Egileak eta bere laguntzaile ugariek, Iparraldeko Euskal Herriko Lapurdi probintziako 40 udalerrietako inauteri eta neguko tradizioei buruzko ikerlan etnografiko eta historikoak ezagutaraztea du xede inbentario honek.

Berreskuratze-lan hori, mendeetan zehar kultura-ondare ez-material honen suspertzean, zaintzan, bilakaeran eta azterketan lan egin duten eta lan egiten jarraitzen duten pertsona guzti horien leinu handian barne hartzen da (UNESCOren definizioaren arabera).

Edukiak:

  • Sarrera
  • Sintesia
  • Lehen partea: Dozier tematikoa
  • Presentation de la province du Labourd". Lapurdi probintziaren aurkezpena
  • "Approche calendaire pour la realisation d'un inventaire des traditions carnavalesques et hivernales du Labourd". Lapurdiko inauteri eta negu tradizioen egutegia
  • "Presentation des principaux personnages intervenant dans les traditions carnavalesques en Labourd". Lapurdiko inauterietako lehen pertsonaien aurkezpena
  • Thierry Truffaut-ren aurkezpena
  • Egilearen kolaboratzaileak
  • Barkamena eta esker ona

 

Vers un inventaire des tradition carnavalesques et hivernales de la province du Labourd (Lapurdiko inauteri eta neguko ohituren zerrendatze bati buruz)

Thierry Truffaut

Ataun, Barandiaran Fundazioa, 2011

2012/10/09 23:04
Egun on, Oier.

Esaterik bai non dagoen salgai material hori?

Eskerrik asko,

Xabier Etxabe.
2012/10/10 09:55
Liburua Elkarlanean-ek banatzen du:
http://www.elkar.com/[…]/a000000273952

Eta beraz, bere liburudenden sarean, webgunearen bidez, edo banaketa talde horrekin lan egiten duten liburudenden bidez erosi daiteke.
2012/10/11 15:08
Agorturik dagoela dirudi...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.