Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Koplak Airean

Dokumentuaren akzioak

Koplak Airean

Roberto eta Miren Etxebarria aita-alabek kaleratutako diskoa duzue honakoa. Soinu-txikiarekin jo izan diren herri doinuak eta kopla zaharrak jaso dituzte kaleratu berri duten lanean; Jabier Kaltzakortak jasotakoek (Labayru) zein Roberto Etxebarriak eginiko doinuek eta erritmoek osatu dute diskoa.
Egilea
Miren eta Roberto Etxebarria
Formatua
Diskoa
Editorea
Roberto Etxebarria Goikoetxea
Data
2021/12/01

Soinu txikiarekin batera ahotsa eta panderoak protagonismo berezia hartzen dute bost abestiz osatutako disko honetan. Etxebarriatarrek kaleratu duten lan honetan ehundaka kopla zahar solteetatik aukeraketa egin da, kantuei forma eman eta ondoren melodia txertatu diete. Soinu eta panderoarekin batera gitarra, kontrabaxua, mandolina eta haizezko tresnak ere sartu dituzte. Horretarako Pablo Bueno, Ivan Allue, Amaiur Cajaraville eta Alvaro Garcia musikarien laguntza izan dute Roberto eta Miren Etxebarriak.

Abestiak

  • Kanta leuna
  • Mari Kortederreko
  • Alaporka
  • Bihar etorriko da
  • Kontu txikiak

 

Fitxa

  • Ekoizpena: Roberto Etxebarria Goikoetxea
  • Grabaketak, nahasketak eta masterizazioa: "El Submarino Recoeds" estudioa (Teknikaria: Iñigo Escauriaza)
  • Argazkiak eta diseinua: Igotz Ziarreta
  • Doinuak: Roberto Etxebarria Goikoetxea / Herrikoia moldatua: Mari Kortederreko
  • Letrak: Herrikoia: "Dantza-koplak". Jabier Kalzakorta Elorza-Labayru Fundazioa / Roberto Etxeberria (Bihar etorriko da, Kontu txikiak).
  • Koordinazioa: Idoia Markaida Carrasco
  • Musikariak: Roberto Etxebarria Goikoetxea (soinu txikia, panderoa eta ahotsak). Miren Etxebarria Erauskin (panderoak, bonbeta eta ahotsak), Pablo Bueno Lumbreras (gitarra), Ivan Allue Hermosilla (whistle-ak eta txirula), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Alvaro Garcia Martinez (mandolina)

 

Koplak Airean

Roberto eta Miren Etxebarria, 2021

Dokumentuaren akzioak