Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak

Dokumentuaren akzioak

Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak

Egilea
Emilio Xabier Dueñas; Josu Erramun Larrinaga
Formatua
Liburua+DVD
Editorea
Eusko Ikaskuntza
Data
2012/12/26

Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailaren Jentilbaratz aldizkariaren 13. zenbakiarekin argitaratu da Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak, Emilio Xabier Dueñas eta Josu Larrinagaren eskutik.

1997an, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren ekimenez, haur folklorearen inguruan lan egiteko lan-talde bat antolatu zen. Talde horretako kideak ziren Emilio Xabier Dueñas, Estibaliz Pertika, Andonio Luzuriaga, Joseba Martinez, Angel Perez eta Josu Larrinaga. Lantalde honen eskaini zuen Haur Folklorea izeneko lehen ikastaroa. Ikastaroa zenbait aldiz errepikatu ziren, eta ikastaroen osagarri zenbait material prestatzen joan ziren. Eusko Ikaskuntzako Folklore sailaren babesean lanari segida eman zioten Emilio Xabier Dueñas-ek eta Josu Larrinagak, eta liburuska, musika CD eta bideoen DVDarekin osatuta utzi zuten material osoa.

Lanak biltzen dituen testuak, irudiak eta DVD-bideoa 4 eta 14 urte bitarteko neska-mutilen irakaskuntza erabilgarri didaktikoa izan dadin prestatuta daude. Emilio Xabier Dueñas eta Josu Larrinagaren esanetan, "Lan honen filosofia, teoriaz zein praktikaz hornitua, irakaskuntza arautuaren irakasleei ez ezik, dantza-talde eta aisialdi-taldeen begiraleei ere zuzenduta dago. Baita XX. mendean zehar, gutxienez, bizi izan den historiaren beste zati hori ezagutzeko grina daukan pertsona orori ere."

Edukiak:

  • Sarrera
  • 1. Ikasteko eta lan egiteko diziplinak.
  • 1.1. Ikerkuntza.
  • 1.2. Irakaskuntza Arautua.
  • 1.3. Gizarte - Kultur eragimena.
  • 2. Helburuak: etorkizunerako filosofia.
  • 2.1. Garatu egin diren saiakuntza batzuk.
  • 2.2. "Haur folklore ikastaroa / Curso de folclore infantil".
  • 2.3. Ume eta gaztetxoen folklorearen etorkizunerako joerak.
  • 3. Tipologiak.
  • 3.1. Folklorearen eremua.
  • 3.2. Generoa eta adin-kategoria.
  • 3.3. Jai-zikloak.
  • 4. Esparrua eta testuingurua.
  • 4.1. Urteko zikloa eta bizi zikloa.
  • 4.2. Ume eta gaztetxoen sozializazioa.
  • 4.3. Jai eta jolas-ekintzak.
  • 4.4. Ume eta gaztetxoen floklorearen katalogazioa.
  • 5. Eduki egituratua.
  • 5.1. Janzkera eta tresnak (Tailerra).
  • 5.2. Mitoak.
  • 5.3. Jai erritoak eta eskeak (Aldi arabera).
  • 5.4. Soinu-tresnak.
  • 5.5. Esaerak eta kantak.
  • 5.6. Musikarik gabeko jokoak.
  • 5.7. Jokoak musikarekin.
  • 5.8. Joko-dantzak.
  • 5.9. Dantzak.
  • 6. Lankidegoak eta egiletasunak.
  • 7. Gai eta hitzen aurkibide alfabetikoa.
  • DVD-Bideoaren gida osoa.
  • Partaideak (DVD).
  • Eranskin musikala (Partiturak eta hitzak).
  • Bibliografia.

 

Haur folklorea Euskal Herrian. Irakaskuntzako materialak = El folclore infantil en Euskal Herria. Materiales para su enseñanza

Dueñas, Emilio Xabier ; Larrinaga Zugadi, Josu Erramun

Eusko Ikaskuntza, 2012.

Dokumentuaren akzioak

2012/12/27 16:41
Agorturik dagoela dirudi... :(

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.