Gure Taupadak, Ikusgarri 50 urte

Gure Taupadak, Ikusgarri 50 urte
Egilea
Ikusgarri Errepelega
Formatua
CD
Argitaratzailea
Ikusgarri dantza taldea
Data

Portugaleteko Errepeleaga auzoko Ikusgarri dantza taldeak argitaratutako CDa da. 2017. urtean 50 urte bete dituzte, hainbat ekitaldi eta ekimen egin dituzte urteurren borobila ospatzeko, tartean, musika bilketa lan hau. Urte horietan guztietan taldeak dantzatu izan dituen hainbat musika doinu jaso dituzte. Guztira 15 pieza bildu dituzte Adi Musik estudioetan grabatutako lanean.

Ikusgarri: "Gure bizitzan entzuten dugun lehen eta azken soinua bihotzaren taupada omen da. Disko honek 50 urte hauetan gure zangoak mugiarazi dituzten taupaden zati bat dakar. Alardeek, dantzaldiek eta oraingo behar honek, urte hauetan zehar Taldeak utzi duen aztarna lantzera lagundu dute. Aztarna hori zein sakona den denborak esan beharko du. Azkenik, aztarna hori agerian izan dadin eta bihotzak taupadak egin ditzan, horixe dugu erantzukizun eta nire azken gura".

CDaren edukia

  1. Ihauteria (Lantz)
  2. Bals (Larain Dantza)
  3. Zapi Dantza (Erronkari)
  4. Martxak (Luzaide)
  5. Makil Ttipia (Lapurdi)
  6. Erreberentzia
  7. Betelu
  8. Branlea
  9. Kadrila (Zuberoa)
  10. Kadrila (Maskarada)
  11. Jaurrieta
  12. La Virgen de la Guía
  13. Banako bi
  14. Jotaerre Fandangoa
  15. Gaztelugatxeko Martxa

Prezioa: 10€. Taldeari eskatuta (ikusgarri.50.urte@gmail.com) edo Bizkaiko Elkar dendetan eskura daiteke.