Dokumentuaren akzioak
Gauargi / La lanterne de la nuit
- Egilea
- Maritzuli dantza konpainia
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Maritzuli dantza konpainia
- Data
- 2021/07/21
Gauargi / La lanterne de la nuit erakusketak dantza, musika eta jantziak oinarri ditu eta Maritzuli konpainiaren hogeita hamar bat jantzi piezak osatzen dute. 2021eko uztailaren 21etik urriaren 23era egon zen erakusgai Miarritzeko Museo Historikoan. Erakusketan aurkezten dira Miarritzeko hiru festetarako, San Martin, San Blas eta Donibane jaietarako, propio eginiko jantziak.
Erakusketak festa horietako sinesmen eta errituen sinbologia ezagutarazi nahi du, horrela, liburuxka honetan bildu da informazio gehigarria. Besteak beste, egutegi tradizionalaren eta eguzkia eta ilargiarekiko loturak, San Martin ezpata-dantza eta hartzaren mitoa, inauterietako festak edo Jondoniko suen eta errituen inguruko kontuak irakur daitezke. Testuekin batera Maritzuli konpainiak egutegi tradizionalean txertatu dituen festa eta erritu horietako argazkiak argitaratu ditu.
Aurkibidea
-
Hitzaurrea – Maider Arosteguy, Biarritzeko Auzapeza
-
Goizean agi hastean...
-
Argiaren bestak
-
Egutegi tradizionala eta Miarritzeko Maritzuli konpainia
Argia bizi-iturri gisa
Hartza eta sasoien zikloa
Miarritzeko San Martin ezpata dantza
Ihaute, berpiztearen besta
Jondoniko suak
-
Maritzuli konpainia: kultur ondare bizia
-
Eta gaua betirako balitz?
Fitxa
- Testua: Maritzuli konpainia
- Argazkiak: Emile Drouinaud, Iñaki Zugasti, Vero Jorajuria, Marie-Helene Labasse.
- Itzulpenak: Herriko Etxeko euskara zerbitzua
- Diseinu grafikoa: Chistophe Lestage
Gauargi / La lanterne de la nuit
Maritzuli konpainia
Miarritzeko Hiriko Kultura Zerbitzua, 2021
Dokumentuaren akzioak