Dokumentuaren akzioak
Euskal Kultura?
- Egilea
- Antton Luku
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Pamiela
- Data
- 2009/06/01
Antton Lukuren Euskal Kultura? euskal kulturaren inguruko saiakera lana da, bereziki kultur dinamikak, kultura politikak eta euskal kulturaren antolaketa eredua aztertzen dituena. Egileak hainbat adibide, pasarte eta hausnarketa baliatzen ditu euskal kulturaren inguruan eraikitako egitura instituzionalak, kultur ereduen sailkapenak eta kultur transmisioaren inguruko ikuspegiak aztertzeko.
Lanak arreta berezia jartzen du kultura “antolatuaren” eta herri kulturaren arteko harremanetan. Saiakeran zehar, hizkuntzak leku nagusia hartzen du. Lukuren arabera, euskarak berak definitzen du Euskal Kultura, eta euskararen erabilera kultur ekoizpenaren muinean kokatzen du. Aldi berean, profesional/amateur bereizketaren inguruko gogoetak egiten ditu, baita kalitatearen eta prestigioaren inguruan eraikitako irizpideez ere.
Liburuan dantzaren inguruko hainbat pasarte ere ageri dira. Euskal dantzaren inguruan sortutako konplexuak, berrikuntzaren eta tradizioaren arteko talkak eta kultur transmisioaren inguruko eztabaidak jorratzen ditu egileak.
Antton Lukuren lanak zeresan handia eragin zuen euskal kulturgintzaren alorrean eta hainbat gogoeta eragin zituen. Hasier Etxeberria "txundituta" geratu zen liburuarekin "ez dut gogoan noiz gozatu dudan hainbeste saiakera liburu batekin". Lukuk "posmodernitatea astintzen" zuela nabarmendu zuen, "inoiz gutxi ikusi izan dugun bezain egoki", eta "kolonialismoaz eta asimilazioaz" egiten ohartarazten digula, "nola geu ere bilakatzen garen kolonialismoaren tresna", izan ere, "txikia eta bazterrekoari eskatzen baitzaio izatea moderno, izatea globalizatu". "Ezinbesteko liburua da" bukatzen du Etxeberriak, "kultura oro har, antzerkia partikularki eta euskararen etorkizunaren inguruko gaiak maite dituenarentzat". Oier Araolazak ere idatzi zuen liburu honen inguruan Dantzan-en eta besteak beste "profesional eta amateur" bereizketari edo euskal kulturaren eta euskal dantzaren alorrean diren konplexuei begiratu zien, Lukuren aipu batzuk bilduz, hala nola: "Berrikuntza nahi dute, baina Urbeltzek draman ezarri dituenak ez dituzte ikusten ere, ez dakitelako alfabeto horren irakurtzen".
Aurkibidea
- Txerrean eskutan
- Hurbil iragana
- Aldaketak
- Frantziak guretzat daukan plana
- Euskal kulturan irautekotan zeri lot?
- Misioak
Fitxa
- Izenburua: Euskal Kultura?
- Egilea: Antton Luku
- Hizkuntza: Euskara
- Argitaletxea: Pamiela
- Argitalpen urtea: 2009
- Bilduma: Saiakera (Juan Zelaia Saria irabazi zuen)
- Orrialde kopurua: 143 orrialde
- ISBN: 978-84-9783-580-8
Euskal Kultura?
Antton Luku, 2009
Dokumentuaren akzioak


