Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Euskal Herriko Dantza Agerketa - Basauri

Dokumentuaren akzioak

Euskal Herriko Dantza Agerketa - Basauri

Egilea
Basauriko udala
Formatua
DVD
Editorea
Basauriko udala
Data
2011/01/19

Basaurin 1972. urtetik egiten duten Dantza Agerketaren historia jasotzen du DVD honek. Euskal Herriko Dantza Agerketan tokian tokiko dantzak egiten dituzten taldeek hartzen dute parte; ohiko egunean eta tokian dantza jakin bat egiten duten dantzari horiek berak aritzen dira Dantza Agerketan eta dantza horiek ezagutzeko aukera ematen du Basauriko agerketak.

Euskaraz eta gaztelaniaz ikus daitezke bideoak argitaratu berri duten DVD bikoitzean.

Edukia:

Euskal Herriko dantza agerketa

Basauri

Euskal Herriko Dantza Agerketan dantza-talde autoktonoek hartzen dute parte. Horrela deitzen zaie beren herrietako edota eskualdeetaji dantzak gorde dituzten taldeei. Talde autoktonoek bertakoentzat esanguratsuak diren egunetan egiten dituzte dantzak (herriko jaiak, inauteriak, etab.). Horixe da, izan ere, haien ezaugarri nagusia. Euskal Herriko Dantza Agerketa 1972.urtean sortu zen euskal folklorea bere horretan mantentzen duten taldeak suspertzeko eta ezagutarazteko asmoz. Horrela, beroiek ezagutzeko aukera izan daiteke, egun horietan euren herrietara joan beharrik gabe.

 

Euskal Herriko Dantza Agerketa

Basauri

L.G.: BI-2221/2010

Dokumentuaren akzioak