Erresiñula kantari
Jean Mixel Bedaxagarrek "Erresiñula kantari" diskoa kaleratu du. Hainbat dantza doinu eta bere zein euskal musika eta kantagintzaren munduan pisu handia izan duten beste egile batzuen abestiak bildu ditu diskoan Juan Mari Beltran eta Errege Balda musikarien instrumentuen eta ahots melodien laguntzaz.
- Egilea
- Jean Mixel Bedaxagar
- Formatua
- Diskoa
- Argitaratzailea
- Elkar
- Data
Dantza-jauziak, pastoraletako doinuak, Etxahun Iruri eta Etxahun Barkoxeren konposizioak, kantu herrikoiak edota Xalbadorren bertsoak aurki daitezke "Erresiñula kantari" diskoan. Hamalau abestiz osatutako lan honetan lau dantza doinu ere badaude: Ahüntza, Larraburu, Kadrilla, eta Atharraztarrak dantza.
1983an plazaratu zuen lehen diskoa Jean Mixel Bedaxagarrek (Urdiñarbe, 1953); hogei urteren buruan seigarrena da honakoa. Bedaxagarren ahotsaz gain, musika tresna tradizionalak dira nagusi; Errege Balda akordeoilaria eta Juan Mari Beltran musikaria arduratu dira instrumentuez. Xülüla, ttunttuna, txistua, xirolarruak, zarrabetea, klarinetea, flauta zein akordeoi soinuak entzuten dira, baina bada a capella kantatutako abestirik ere.
Abestiak
- Donostia (5:32)
- Ikazketako mandoa (4:52)
- Ahüntza (2:29)
- Esperantza gabeko amodioa (6:17)
- Alienorren ezkontza (4:11)
- Larraburu (1:25)
- Arrainak eijer begia (4:00)
- Arranoa (basa ahaidea) (5:29)
- Kadrilla (1:44)
- Erronkari (4:49)
- Gazte niz eta alagera (4:04)
- Alienorren azken hitzak (4:56)
- Atharraztarrak dantza (4:31)
- Europari (4:50)
Hemen dantza doinuak:
Fitxa
- Kantaria: Jean Mixel Bedaxagar
- Soinugileak: Esku soinua eta ahotsak Errege Belada: txistua, xirolarruak, zarrabetea, klarinetea eta flauta Juan Mari Beltran; txistua, txülüla eta ttunttuna Jean Mixel Bedaxagar.
- Argitaletxea: Elkar
- Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Victor Sanchez
- Diseinua eta maketazioa: Unai Arana
- Ekoizle exekutiboa: Andres Camino "Jitu"
Erresiñula kantari
Jean Mixel Bedaxagar, Elkar, 2023