Erraldoiak, buruhandiak eta gargantua Bizkaian

Bizkaiko erraldoi, buruhandi eta Gargantuaren historia eta bilakaera jasotzen dituen liburua argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Borja Romerok eta Aitor Santamariak idatzi dute liburua, eta datu historikoez gain egungo pertsonaien fitxak egin dituzte.

Erraldoiak, buruhandiak eta gargantua Bizkaian
Egilea
Borja Romero Landeta, Aitor Santamaria Zuluaga
Formatua
Liburua
Argitaratzailea
Bizkaiko Foru Aldundia
Data

Gaztedi dantzari taldeko (Santutxu, Bilbo) kideak dira Romero eta Santamaria eta 2019an hasi zuten ikerketan bildutakoak argitaratu dituzte liburu honetan. Bizkaiko erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua ditu aztergai lan honek. Bilboko eta Bizkaiko udalerrietako azterketa egin dute; gertakizunak, iruditeria eta pertsonaian deskribapen zehatza jaso dute.

Erraldoien lehen bilkura, Bilbo, 1934. Argazkia: Bizkaiko Foru Agiriteria

Lehendabizi, Bilbo hiriak izan dituen erraldoien eta buruhandien errepaso historikoa egin dute eta gero herriz herriko xehetasunak jaso dituzte. Azken zatia Gargantuari eskaini diote. Bizkaian egun dauden elementu hauen deskribapen zehatzak jaso dituzte irudi eta fitxen bidez. Bakoitzaren izena, egilea, sortze-urtea eta neurriak bildu dituzte, besteak beste.

Bilboko erraldoiak Basurtuko ospitalean, 1934. Argazkia: Bizkaiko Foru Agiriteria.


Aurkibidea

  • Sarrera
  • Bilboko erraldoiak
  • Bizkaiko erraldoiak
  • Gargantua Bilbon
  • Gargantua Bizkaian
  • Esker Onak

 

 

Fitxa

  • Testuak eta azala: Borja Romero Landeta, Aitor Santamaria Zuluaga
  • Diseinua eta maketazioa: Alex Oviedo, Kike Infame
  • Lehen edizioa: 2024ko iraila
  • LG: BI 877-2024
  • ISBN: 978-84-7752-233-1

 

Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian

Borja Romero Landeta, Aitor Santamaria Zuluaga
Bizkaiko Foru Aldundia, 2024.