Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Erotismoa euskal dantzan

Dokumentuaren akzioak

Erotismoa euskal dantzan

Egilea
Andra Mari Eusko Dantzari taldea
Formatua
CD/DVD
Editorea
Andra Mari Eusko Dantzari taldea
Data
2011/01/17

Bizkaiko jotea eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara, ohiko transmisioko azken testigantza azpitituluarekin, Galdakaoko Andra Mari taldeak erromerietako dantzaren inguruko ondarea jaso du. DVDan, batetik, urratsei eta dantzei eskainitako atalak daude, ikasteko eta lanerako, eta, bestetik, urratsen exekuziotik areago, dantzan ari zirenen arteko konplizitatea eta jolasak nolakoak ziren azaltzen dituzte zenbait dantza-maisuk (Txilibrin, Bartolo Lasa, Rufino Arrola, etab.) Kepa Artetxek egindako elkarrizketetan. Kepa Artetxeri egindako elkarrizketa luzea ere jasotzen du lanak. CDan hainbat orkestra-formaziorekin jotako jotak eta porruak daude, abiadura desberdinekin.

DVD - Erotismoa euskal dantzan

Gure aitite eta amamen erromeriaren munduan sartzeagaz batera gauza bat ondo ikasi genduan: jotan eta porruetan oinarrizko hiru arauak errespetatu ezkero, dana librea zela.

Bai jotan eta bai porruetan ere, lehenengo partea Puntapioa zan; bigarrena, Hara-Honakoa; eta hirugarrena Koplea edo Kantaue. Arau horreek errespetatu ezkero, gainontzekoa libre zan (bakoitzaren trebetasunaren arabera); eta askatasun horretatik jatorkie jotea-porruek gure taldeak Arratia, Zeberio eta Diman aurkitu dauan aberastasun bai doinuetan, bai musika tresnetan, baita pausuetan ere.

CD - Doinuak

  1. Jotea panderoagaz

  2. Porruek panderoagaz

  3. Jotea txistuegaz

  4. Porruek txistuegaz

  5. Biribilketa txistuegaz

  6. Jotea albokeagaz (astiro)

  7. Porruek albokeagaz (astiro)

  8. Jotea albokeagaz

  9. Porruek albokeagaz

  10. Martxea albokeagaz

  11. Jotea dultzaineagaz (astiro)

  12. Porruek dultzainegaz (astiro)

  13. Pasodoblea ("Matxakito") dultzaineagaz

  14. Jotea dultzaineagaz

  15. Porruek dultzaineagaz

  16. Jotea akordeoiagaz (astiro)

  17. Porruek akordeoiagaz (astiro)

  18. Jotea akordeoiagaz (Pedro Egia, "Popon"en errepertoriokoa)

  19. Porruek akordeoiagaz (Pedro Egia, "Popon"en errepertoriokoa)

  20. Jotea akordeoiagaz etab. (Benantzio Bernaola,"Karakol"en errepertoriokoa)

  21. Jotea akordeoiagaz etab. (Iborriren errepertoriokoa)

  22. Porruek akordeoiagaz (Iborriren errepertoriokoa)

  23. Jotea soinu txikerragaz (astiro)

  24. Porruek soinu txikerragaz (astiro)

  25. Balsa soinu txikerragaz etab.

  26. Jotea soinu txikerragaz

  27. Porruek soinu txikerragaz

  28. Martxea soinu txikerragaz etab. (Bonifazio Arandia, "Fasio"ren errepertoriokoa)

 

 

Andra Mari Eusko Dantari Taldea

Erotismoa Euskal Dantzan

L.G.: BI-3115/2010

 

Dokumentuaren akzioak