Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Envoltura, historia y síncope

Dokumentuaren akzioak

Envoltura, historia y síncope

Isabel de Naveranek Antonia Merce y Luque, "La Argentina" dantzaria ardatz hartuta gorputza historian eta gorputzen historiak aztertu ditu Envoltura, historia y síncope liburuan.
Egilea
Isabel de Naverán
Formatua
Liburua
Editorea
Caniche
Data
2021/08/14

1936ko uztailaren 18an Donostian izan zen La Argentina dantzari eta koreografoa (Buenos Aires, 1890-11-04 - Baiona 1936-07-18) bere omenez antolatutako euskal dantza erakustaldian. Izan ere, Luis Galve pianista La Argentinarekin aritzen zen pianista jakitun zen dantzariak euskal dantzako zenbait mugimendu bere lanetan txertatzeko nahia zuela, eta, horrela, Aita Donostiari dantza emanaldia antolatzeko eskatu zion. Ordu batzuen buruan, Baionan, tropa militar frankisten altxamenduaren berri izan eta hil egin zen dantzari ezaguna. 46 urte zituen.

Ze dantza ikusi ote zituen hil zen egun hartan? Bizirik eta dantzan jarraitu izan balu, nola eragingo ote zuten dantza haiek bere lanean?

La Argentina
Antonia Merce Luque La Argentina dantzaria, Luis Galve bere pianista eta Robert Ochs bikotearekin, Donostia, 1936-07-18.

La Argentinaren heriotzatik abiatuta memoriaren eta transmisio kolektibo eta artistikoari erreparatzen dio Isabel de Naveranek. Liburuak ikertzen du nola igarotzen den mugimendua gorputz batetik bestera. La Argentinaren bat-bateko heriotza, bizitzaren haustura, orduan historiak jasan zuen etenarekin paralelo aurkezten du. Haustura hori historiako beste zenbait momentutan ere errepikatzen dela ere erakutsi nahi du, 50 urte geroago Kazuo Ohno dantzari japoniarrak La Argentinaren figura berreskuratzen duenean adibidez. Idazleak dantzaren eta historiaren mugimenduan erritmoak, argazkiak, irudiak... ikusten ditu, baita liburuan jaso ere.

 

Fitxa

  • Izenburua: Envoltura, historia y síncope
  • Egilea: Isabel de Naveran
  • Argitaletxea: Caniche
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Urtea: 2021
  • ISBN: 978-84-123224-4-6

 

Envoltura, historia y síncope

Isabel de Naveran, 2021

 

Dokumentuaren akzioak