Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantzariak 68

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak 68

Felipe Amutxastegiri elkarrizketa, Madrilen XIX. mendean euskal dantzaldiek izan zuten oihartzuna, txalapartari eta koba sakratuei buruzko kontuak eta Lakarri dantza talderen inguruko xehetasunak dira Dantzariak 68 aldizkariko artikulu nagusiak. Hainbat kronika ere bildu dira: Dantzari gazteen topaketa, Euskal Herriko Dantzari Eguna, Euskal Herriko lehen dantza agerketa eta dantza tradizionalaren Esker Onak ekitaldikoak. Baita, zenbait dantza talderen urteurrenaren aitzakian, talde horien kontu eta jardunak ere.
Egilea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Formatua
Aldizkaria
Editorea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Data
2023/12/01

2023ko abenduan argitaratu da Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkariaren azken zenbakia.

Felipe Amutxastegirekin aritu da hizketan Xabier Etxabe, 2023an laurogeita zazpi bete ditu, badu zer kontatua Markina-Xemeingo dantza-maisuak. Eta jarraian datoz, Eguesibarreko Lakarri dantza taldearen 1994eko hastapenak, gorabeherak eta jantzi eta banderari buruz Mikel Aranburuk jaso dituen kontuak.

Jose Alfonso Antequerak XIX. mendeko Madrilera bidaiatzeko aukera eman digu aldizkari honetan, garai hartan hiriburuan bizi ziren euskaldunek sortu zituzten bi dantza-elkarte, dantzaldi eta festei buruzko kontuak dakartza. Eta bidaiatzeari utzi gabe Carlos Ortiz de Zaratek koba sakratu batetik besterako ibilbidea proposatzen digu; hainbat haitzulo ditugu gure inguruetan espazio sakratutzat jo direnak, erritu, festa eta dantzen kabi gehienak. Txalapartaren doinuan bidatzea ere beste aukera bat izan daiteke. Ortiz de Zaratek kobaz kobako bidaiaz gain ttakun-ttakun ibilbidea ere eskaini digu. Txalapartaren erabileraz gain hainbat tresna aurkezten dizkigu, denak ere egur edo beste material batzuk kolpatzea oinarri dutenak.

Eta txalaparta soinuarekin guztiz lotzen dugunez festa eta ospakizuna, bada zer ospatua urteurren borobilak bete dituzten dantza taldeetan. Goizaldi, Gaztedi, Batasuna Arraizbide, Goruntz, Haritz, Kemen eta Aritz Berri taldeentzat 2023. urtea berezia izan da. Talde horien urtetako ibilbideak ere badu lekua Dantzariak 68 aldizkarian.

Aurkibidea

  • Agurra / Pedro Romeo Lizarraga
  • Editoriala / Josu Larrinaga
  • Gazteen dantza topaketa, Araia 2023 / EDB
  • Euskal Herriko Dantzari Eguna / Dantzariak aldizkariaren taldea
  • 1. Edición del Euskal Herriko Dantza Agerketa de Basauri
  • Dantza Tradizionalaren Esker Onak / Joana P. Broto
  • 75 urte kaleak dantzaz astintzen / Goizaldi euskal dantzari taldea
  • Berri zahar, zahar bezain berri, gora Gaztedi / Aitor Santamaria Zuluaga. Gaztedi dantzari taldea.
  • Batasuna Arraizbide dantza taldea 50 años
  • Gabiriako Goruntz dantza taldea
  • Haritz euskal dantzari taldeak 50 urte
  • Kemen dantza taldea, 1793-2023
  • Arrigorriagako Aritz Berri dantza taldea 25 urtetan
  • Felipe Amutxastegirekin hizketan / Xabier Etxabe Zulaika
  • Lakarri dantza taldea / Mikel Aranburu Urtasun
  • Al son de la txalaparta / Carlos Ortiz de Zárate
  • Cuevas Sagradas / Carlos Ortiz de Zárate
  • Eco de bailables vasconavarros en la coronada villa  y corte de Madrid / Jose Alfonso Antequera Chávez
  • Argitalpenak

Fitxa

  • Zuzendaria: Josu Larrinaga Zugadi
  • Erredakzio batzordea: Jose Patricio Aldama, Jose Alfonso Antequera, Xabier Etxabe
  • Maketazioa: Vabeka
  • Azalaren argazkia: Josu Larrinaga Zugadi
  • Inprimaketa: Graficas Irudi
  • Argitaletxea: Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Lege gordailua: LG BI 01313-2023

 

Dantzariak 68

Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo, 2023
Lege gordailua: LG BI 01313-2023

Dokumentuaren akzioak