Dokumentuaren akzioak
Dantzariak 67
- Egilea
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Formatua
- Aldizkaria
- Editorea
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Data
- 2022/12/01
Aldizkariaren zuzendariaren editorialaren ondoren, 2022ko Euskal Herriko dantzari egunari eskainitako tartea dago. Segidan, 2020az geroztik EDBko lehendakari den Pedro Romeori eginda elkarrizketa irakur daiteke. Dantzan eman zituen lehen pausuetatik hasi eta EDBko lehendakari denetik egindako hainbat ekintzekin bukatzen du. Hainbat dantza talderen urteurrenak ageri dira ondoren, hala nola, Oinarin, Itxas Alde eta Rocamador. Euskal Herriko Dantza Agerketaren 50. urteurrenaren nondik norakoak ere ez dira falta aldizkarian.
Soinuenearen ingurukoak dira hurrengo bi tarteak. Juan Mari Beltrani Soinuenean egindako elkarrizketa kaleratu du Xabier Etxabek. Bertan, Soinuenearen historia kontatzen digu, bai eta beste hainbat kontu ere. Bestetik, Soinuenearen 20. urteurrena dela eta 20 urteko bilakaera azaldu dute bertan lanean dabiltzanek, bai eta Soinuenea zer den ere. Tomas Hernández Mendizabal marrazkilari, kartelgile eta ilustratzailearen lana dugu ikusgai hurrengo atalean: dantza kartelak, neguko jaiak, etab. Ondotik, Jesus Luisa Esnaola dantza maisuaren inguruko biografia txiki bat ekarri digu Jose Ignazio Ansorenak.
Gabonetako solstizio jaien inguruko atalak ere baditugu. Hasteko, jai horien zerrenda bat aurki dezakegu, egun bakoitzaren azalpen labur batekin batera. Bestetik, Marijesien, Gabonetako koplen, inguruko hainbat kontu azaltzen dira. Azkenik, Karrantza haraneko marzen inguruan ere irakur dezakegu Carlos Glariaren eskutik.
Etnografia kontuekin bukatzen da Dantzariak 67 aldizkaria. Duela mende bateko dantzen grabazioen inguruko informazioa eskaintzen digu Emilio Xabier Dueñasek. Segidan, San Telmo Museoko zuzendaritza taldeak “gizarte museo” kontzeptuaren inguruan egindako hausnarketa dakarkigu Kepa Fernández de Larrinoak. Bai eta teoria antropologiko soziokulturaletik San Telmo museoa nola birpentsatuko litzatekeen ere.
Aurkibidea
- Editoriala / Josu Larrinaga
- Euskal Herriko Dantzari Eguna / EDB
- Un rato con Pedro Romeo… Presidente de EDB / Emilio Xabier Dueñas
- 25 urte Usansoloko “Oinarin”
- Itxas Alde Dantza Taldea -Bakio- 50 urte dantzan
- 50 aniversario. “Rocamador” D.T. de Sangüesa / Juan Pedro Aramendia García
- Euskal Herriko Dantza Agerketa -Basauri- 50 urteko historia / Euskal Herriko Dantza Agerketa batzorde antolatzailea
- Juan Mari Beltranekin hizketan / Xabier Etxabe Zulaika
- Heri musikaren txokotik soinueneara hogei urteko bidea (2002-2022) / Xabier Etxabe Zulaika
- El ilustrador, dibujante y cartelista de folklore vasco Tomás Hernández Mendizabal / Javier Aramburu de Navascués
- Jesus Luisa Esnaola, dantza maisua / Jose Ignazio Ansorena
- Tradizioa betiereko berrikuntzan. Gabonetako solstizio-jaiak / Josu Larrinaga Zugadi
- Marijesiak, gabonetako koplak / Igone Etxebarria, Akaitze Kamiruaga (Labayru Fundazioa)
- Aterik ate berriro gatoz, ohitura zaharra pizteko asmoz. Karrantza haraneko marzak: aro berri bat / Carlos Glaria
- Ynchausti y sus “eusko ikusgayak”. Danzas de hace un siglo / Emilio Xabier Dueñas
- Brevísima nota sobre las difíciles -cuando no molestas- etnografías “tradicionales” en los “neomodernizantes” museos urbanos de última generación / Kepa Fernández de Larrinoa
- Argitalpenak
Fitxa
- Zuzendaria: Josu Larrinaga Zugadi
- Erredakzio batzordea: Jose Patricio Aldama, Jose Alfonso Antequera, Xabier Etxabe
- Diseinua: Artes Gráficas Goya
- Inprimaketa: Graficas Irudi
- Argitaletxea: Euskal Dantzarien Biltzarra
- Lege gordailua: SS-509-1970
Dantzariak 67
Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo, 2022
Lege gordailua: SS-509-1970
Dokumentuaren akzioak