Dokumentuaren akzioak
Dantza kudeatzeko aholku praktikoak
- Egilea
- Jemima Cano
- Formatua
- Liburua
- Editorea
- Punto de Fuga
- Data
- 2021/11/01
Bilboko "Punto de Fuga" dantzarako guneak bultzatutako liburua da eta Jemima Canok koordinatu du. Dantzaren muduan lanean diharduten hamar emakumeren aholkuez osatu da liburua. Besteak beste, administrazioa, banaketa, komunikazioa edota egile eskubideen inguruko galderak eta erantzunak jaso dira. Nola erabaki gure forma juridikoa? Lan koreografiko bat sortu dut, nola babes dezaket? Nola deklaratzen dut nire lana erakunde kudeatzaile batean?
Ines Delgado, Ainara LeGardon, Rocio Pindado, Ana Lopez, Sarah Macguire, Raquel Madrid, Bertha Bermudez, Mercedes L. Caballero, Beatriu Daniel eta Rosa Fernandezek idatzi dituzte testuak; euskaraz eta gazteleraz daude testuak. Emakume horiek beraien ibilbideetan ikasi dituzten kontuak azaltzen dituzte dantzaren sektorean dabilen jendeari baliagarriak izango zaizkielakoan, hainbat lan errazteko eta akatsak saihesteko.
Aurkibidea
Gai legalak eta fiskalak
- Ines Delgado: Forma juridikoak
- Ainara Legardon: Jabetza intelektualaren oinarrizko ezagutzak dantza arloan
- Rocio Pinado: Banaketa
- Ana Lopez: Zirkuituak
- Sarah Maguire: Nazioarteko banaketa
- Raquel Madrid: Esperientzia Sare Nazionaletan
Ikusleak
- Bertha Bermudez: Dantza dokumentatzea
- Mercedes L. Caballero: Dantza kazetaritza
Ez hil saiakeran
- Beatriu Daniel: Trantsizioa dantzariaren bizitzan eta ekoizpenari buruzko gogoetak
- Rosa Fernandez: Bizitzari muinetik ekin
Fitxa
- Egilea: Batzuen artean
- Argitaletxea: Espacio Punto de Fuga
- Hizkuntza: Euskara eta gaztelera
- Argitalpen-urtea: 2021
- Lizentzia: Copyright
- ISBN: 978-84-09-31178-1
Dokumentuaren akzioak