Dokumentuaren akzioak
Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra 87
- Egilea
- Susana Irigaray (zuzendaria)
- Formatua
- Aldizkaria
- Editorea
- Nafarroako Gobernua
- Data
- 2013/09/10
Kultura tradizionalari buruzko zenbait lan biltzen ditu Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra aldizkariaren 87. zenbakiak, 2012. urteari dagokionak. Mikel Aranburu Urtasun-k "El txistu y el tamboril en Navarra" lana argitaratu du bertan, eta musika tresna honen, eta bereziki, bere interpreteen historia eskaintzen du, dantzarekin izan duen harremane estuaz hainbat datu jakingarri eskainiz. Maite Lostado Martin-ek berriz, Cortes-eko paloteadoaren inguruko lana argitaratu du, festaren ezaugarriak, dance edo paloteadoaren nondik norakoak, historian galdu diren atalak (ezpata-dantza eta giza-dorrea aipatzen ditu, besteak beste), jantziak, ahozko antzerkia eta abar aztertuz. Jose Ignacio Riezu Boj-ek berriz, Erronkariko jantzi tradizionalaren inguruko dokumentazio notariala aurkeztu eta xehetzen du, janzkera honen ibilbidearen beste ikuspegi bat eskainiz.
Hona hemen aldizkariaren eduki zerrenda osoa:
- Mikel Aranburu Urtasun: "El txistu y el tamboril en Navarra"
- Orreaga Ibarra Murillo: "Un reglamento de la romería del Valle de Erro a Roncesvalles"
- Maite Lostado Martín: "El paloteado de Cortes"
- Concepción Martínez Pasamar: "El papel del hombre y la mujer en la cultura tradicional navarra a partir del discurso de un epistolario familiar (1925-1927)"
- José Ignacio Riezu Boj: "El traje regional roncalés en documentos notariales del valle de Roncal"
- María Inés Sáinz Albero: "Artífices (II) y maestros"
- Alfredo Asiáin Ansorena: "Semblanza de Víctor Manuel Sarobe"
CEEN 87 aldizkaria, Nafarroako Gobernuaren webgunean erosi daiteke, eta pdf formatuan osorik jaitsi daiteke bertan.
Cuaderno de Etnología y Etnografía de Navarra
XLIV urtea, 87. zkia, 2012ko urtarrila-abendua.
- Erredakzio kontseilua: Susana Irigaray Soto (zuzendaria), Alfredo Asiáin Ansorena, M. Amor Beguiristain Gúrpide, Kepa Fernández de Larrinoa, Sagrario Esnoz Vidaurre (idazkaria).
- Nafarroako Gobernua
- D. L.: NA 314/1969
- ISSN: 0590-1871
Dokumentuaren akzioak