Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Berrogei Zero Lau I

Dokumentuaren akzioak

Berrogei Zero Lau I

40 urteko trikiti ibilbidea laburbiltzen duen bildumaren lehen zatia argitaratu du Roberto Etxebarriak. Disko honetan 13 trikiti-doinu jaso ditu.
Egilea
Roberto Etxebarria
Formatua
Diskoa
Editorea
Roberto Etxebarria
Data
2024/12/01

Berrogei urte bete ziren 2023an Roberto Etxebarria trikitia jotzen hasi zenetik, horrela, 2024ko Durangoko Azokarako Berrogei zero lau I diskoa prestatu zuen. Berrogei urtean aritu da eta lau belaunaldirekin ibili da, hortik lanaren izenburua. Rufino Arrola maisu izandakoarekin egin zituen lehen urratsak, gero, Kepa Arrizabalaga panderojolearekin 20 urtetako ibilbidea egin du, bere belaunaldiko kideekin ere suertatu da eta azken urteetan Miren alabarekin dabil. 

Robertorekin batera Miren Etxebarria eta Euken Arrola ere ibili dira panderoarekin, trikitixarekin eta ahotsarekin disko honetako grabazioan. Guztira 13 pieza bildu dituzte, tartean dira, pieza berriak zein Etxebarriak hasiera haietan ikasitakoak. Disko honek jarraipena izango duela abisatu du Etxebarriak, beraz bilduma baten lehenengo zatia da.

"... eta holan joiazan gauzak gertatzen, ia-ia ustekabean, agertzen ziren gauzetan txiri-txiri murgilduz. Soinu handiko klaseak, dantza taldea, futbola, eta bat-batean, soinu txikia (trikitixa) ikasteko aukera; konturatu barik irentsi ninduen olatuak, batetik ausart, bestetik oharkabetasun puntu bategaz. Trikitixaren ur sakonetan abiatu nintzen gaur egungo porturaino..."
40 urtez trikitixa jotzen, 04 belaunaldi igaroz
Roberto Etxebarria Goikoetxea

Diskoa

  1. Arrietatik beherakoa Musika: Herrikoia
  2. Trikitiari loturik Musika: Roberto Etxebarria Hitzak: Aitor Mendiluze
  3. Hona lau istori Musika: Roberto Etxebarria  Hitzak: Herrikoia
  4. Mailu hotsa Musika: Roberto Etxebarria
  5. Ingudea Musika: Roberto Etxebarria
  6. 13/38 Bagenduan nondik ibili Musika: Roberto Etxebarria
  7. Ikasle gaztearen jotea Musika: Herrikoia  Hitzak: Herrikoia
  8. Ikasle gaztearen arinekoa Musika: Herrikoia  Hitzak: Herrikoia
  9. Baltsaren zirrara Musika: Roberto Etxebarria Hitzak: Jon Enbeita
  10. Santa Kurtzi Musika: Roberto Etxebarria
  11. Isukitzera begire Musika: Roberto Etxebarria
  12. Iberretik tontorrera Musika: Roberto Etxebarria
  13. Gaztetako bueltea Musika: Herrikoia

 

Fitxa

  • Musikariak:

Roberto Etxebarria: trikitixa eta ahotsak. Panderoa: Ikasle gaztearen jotea, Ikasle gaztearen ariñekoa, Gaztetako bueltea. Trikitixa Eukenekin batera: Gaztetako bueltea

Miren Etxebarria: panderoa eta ahotsak.

Euken Arrola: trikitixa. Ikasle gaztearen jotea, Ikasle gaztearen ariñekoa, Gaztetako bueltea.

  • Grabaketak eta nahasketak: Gaua estudioa.
  • Teknikaria: leltxu Giménez. Santa Kurtzi kantua: Submarino Records (Iñigo Escauriaza).
  • Lan osoaren soinu teknikari eta arduraduna: leltxu Giménez (Phase Estudioa)
  • Diseinua: lone Larrañaga
  • Koordinazio eta produkzio lanak: Idoia Markaída
  • Laguntzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politika saila.
  • Argitaletxea: Jira Musikaz
  • ISBN: BI- 01550-2024

 

Berrogei Zero Lau I

Roberto Etxebarria, 2024

Dokumentuaren akzioak