Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Bernart Etxepare 1545

Dokumentuaren akzioak

Bernart Etxepare 1545

Bernart Etxepareren poema musikatuak biltzen dituen disko-liburu osatu du Danserie emsenble taldeak. Lan hau zortzi urtetako ikerketa-lanaren emaitza da.
Egilea
Danserie ensemble
Formatua
Diskoa
Editorea
Danserie ensemble
Data
2024/10/01

Danserie emsenble taldeak euskarazko lehen liburuko poesiak musikatu ditu. Musika taldea Iruñean sortu zen orain dela 25 urte, eta antzinako musika ikertzen eta interpretatzen dute garaiko instrumentuen kopiekin. Horrela, Etxepareren olerkiak XVI. mendeko musika tresnekin eta orduko jotzeko maneran musikatzeko erronkari heldu zioten 2016an. Koldo Azkona da lan honen zuzendaria eta bultzatzaile nagusia, luzaroan aritu da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian informazio bila. Zortzi urtetako dokumentazio lan eta ikerketaren emaitza da disko hau.

Danserie emsenble taldeak Errenazimenduan erabili ohi zen teknika batekin sortu du Bernart Etxepare 1545 lana. Contrafactum deitzen zaio teknikari, eta melodia bat poema bati eta haren metrikara egokitzean oinarritzen da. Disko honetan Erdi Aroko, Errenazimenduko eta hasierako Barrokoko melodiak jaso dituzte. Tartean dira, Linguae Vasconum primitiae-eko azken bi olerkiak: Sautrela eta Kontrapas. Bietan "dantzara" ateratzeko deiarekin egiten du euskararen aldeko aldarria Etxeparek.

Diskoarekin batera Etxepareren inguruko hainbat datu biografiko jasotzen dituen liburuxka ere kaleratu dute. Besteak beste, Nafarroaren konkistari lotuak dauden kontuak eta Etxepareren bizitza pertsonalari buruzkoak irakur daitezke.

Erosi diskoadendarako saski-botoia

 

Diskoa

  • Erregeren adbokatu Romance del Conde Claros (anonimoa, XVI.m)
  • Sautrela Courante CLIV (Michael Praetorius, «Terpsichore», 1612)
  • Beata Viscera Marie Baionako Graduala, (XIV. m)
  • Doktrina kristiana Suono dell Ballo de Cigni (Giacomo Spiarda, XVI.m)
  • Andredena Maria In dulci jubilo (Michael Praetorius, 1619)
  • Azken judizio Cuncti simus concanentes (Llibre Vermell, XIV.m)
  • Branle de village Robert Ballard, (1614)
  • Amorosen gaztiguya Cantiga 123 (Alfontso X. Gaztelakoa, Xil.m)
  • Emazten fabore Quin te va l'aulhada - Los motons son enrumats (Bearn, herrikoa)
  • Ezkonduien koplak Ahaire delizius huntan (Zuberoa, herrikoa)
  • Amoros sekretuki dena Amante felice (Giovanni Stefani, XVII. m)
  • Amorosen partizia Se l'aura spira tutta vezzosa (Girolamo Fescobaldi, 1630)
  • Amoros jelosia Laura soave (Fabritio Caroso, XVI.m)
  • Potaren galdazia Pan de miglio caldo (an. «Frottole libro sexto», 1505)
  • Amorez errekizia La Bergamasca (Marco Uccellini, XVI.m)
  • Amorosen disputa Pavane Lesquercarde (Pierre Phalese, 1571)
  • Amore gogorraren despita Edi beo thu, hevene queene (an., Xlll.m)
  • Mosen Bernat Etxeparere kantuia La volta (Thainot Arbeau, «Orchesographie», 1588)
  • Kontrapas La Rosina / Un cavalier (Francesco Patavino, XVI.m)

 

Musikariak

  • Abeslariak: Amaia Huarte Donazar (sopranoa), Andoni Sarobe Mitxelena (baritonoa), Guy Saldubehere Juanikotena (tenorea), Ihitz Iriart Casenave (kontraltoa).
  • Instrumentistak: Alfonso Iturria Amadoz (moko eta esku bateko flauta errenazentistak, danborra eta salterioa), Koldo Azkona Zaragueta (flauta errenazentista eta txirimia), Gabriela López Bono, (espineta eta organo positiboa); Javier Navascués Allué (ganba-biola); Carlos Frutuoso Teixeira (biolontxeloa); Isabel Abarzuza Fontellas (Erdi Aroko lautea eta mandolina barrokoa); Eneko Páez (tekladun biola eta zarrabetea); Edurne Aizpun Vílchez (arpa diatonikoa eta Erdi Aroko harpa); Enrique Galdeano Aguirre (oud-a edo laute arabiarra); Ander Percaz del Barrio (gitarra).

 

Fitxa

  • Diseinua, ikerketa historikoa eta proiektuaren koordinazioa: Koldo Azkona
  • Harmonizazioak eta moldaketak: Koldo Azkona, Alfonso Iturria, Gabriela Lopez, Isabel Abarzuza.
  • Argazkiak: Wikimedia Commons
  • Grabazioa: Estudios K
  • Soinu teknikaria: Alberto Porres
  • Itzulpenak Koldo Azkona (euskara), Jesus Romé (frantsesa)
  • Zuzenketa: Euskaltzaindia, Fernando Rey
  • Argitalpena eta diseinu grafikoa: Pamiela
  • ISBN: 978-84-9172-403-2

 

Bernart Etxepare 1545

Danserie esenble, 2024ko urria, Iruñea

Erosi diskoadendarako saski-botoia

Dokumentuaren akzioak