Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Atondu: XXI. menderako proposamena

Dokumentuaren akzioak

Atondu: XXI. menderako proposamena

Tradiziozko euskal jantziei buruzko liburua da honako hau. Baina janzte hutsetik haratago, tradiziozko euskal jantziak prestatzeari edo atontzeari ematen zaio garrantzia lan honetan. XX. mendean euskal jantzi tradizionalak izan duen bilakaera jaso du Ane Albisuk, eta tradizioaren ezagutza horretatik abiatuta, etorkizunerako proposamenak aurkezten ditu. XXI. menderako euskal tradiziozko jantzien proposamenez hornituta dator Atondu.
Egilea
Ane Albisu
Formatua
Liburua
Editorea
Elkar
Data
2007/12/22

Erosi liburua  dendarako saski-botoia

Edukiak:

Hitzaurrea
Atarikoa
Aurkezpena
Zer da jantzia?

  • Jantzia

Jantziak Euskal Herrian

  • Euskal Herria eta inguruak
  • Euskal jantzia, janzkia, janzkera
  • Euskal jantziak XIX. menderarte
  • XIX. mendea
  • Jantzien eta janzkeren ikuspegia

Euskal jantziaren bilakaera XX. mendean

  • XX. mendearen atarian
  • Gerra Zibilaren inguruan
  • Jantziaren joerak XX. mendearen bigarren erdian
  • Laurogeita hamarreko hamarkadan
  • Euskal Herritik at
  • XXI. mendean zer?

XXI. menderako proposamena

  • XIX. mendeko janzkera zibilaren ezaugarririk nabarmenenak
  • XIX. mendeko eta XX. mende hasierako janzkera zibila oinarri duten jantziak
  • Nola egin jantzi bat gaur egun
  • Nola jantzi

Atonduren zenbait emaitza
Izena eta izana
Bibliografia
Irudien jabeak

 

Liburu honetan jantziari berari baino ia garrantzi handiagoa eman zaio janzteari, prestatzeari edo atontzeari, tradiziozko euskal jantziak atontzeari, alegia. Aurreko belaunaldietako jantziak berreskuratzeko nahiz berriak egiteko garaian, oso kontuan hartzekoa baita zergatik, zer, nola, noiz eta zertarako janzten ditugun tradizioz jaso eta euskal jantzi bihurtu ditugun baserritar jantzia, poxpolin jantzia, arrantzale jantzia eta beste hainbat.

Horrenbestez, azken urteotan gure jantzi tradizionalek egin duten ibilbidearen historia laburra ere jaso du liburu honek; besteak beste, etorkizunerako proposamen berriak egiteko oinarri sendoa behar baita, gaurdaino iritsi den ondarea ezagutu eta birsortuz, kasu askotan tartean galdutakoaren arrastoa baino geratzen ez bazaigu ere. Liburu honek asko du, ordea, sormenetik ere, eta alde horretatik erakusleiho ere izan nahi du orain arte eginiko diseinuak eta aurrerantzean egingo direnak koloreko argazkitan ahalik eta modurik ikusgarri eta zehatzenean ezagutzera emanez.

Atondu: XXI. menderako proposamena

Ane Albisu Iriarte
Elkarlanean

Bildumaren diseinua: Borja Goitia
Maketazioa: J.L. Agote
Azala: Ainhoa Lukas
Azaleko argazkia: Juantxo Egaña

L.G.: SS-91/2006
ISBN: 84-9783-345-7

Elkar Argitaletxea

Erosi liburua  dendarako saski-botoia 

Dokumentuaren akzioak