Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Arkupeetan dantzan / Bailando en Las Arcadas

Dokumentuaren akzioak

Arkupeetan dantzan / Bailando en Las Arcadas

Zangozako dantzaldietako musika jasotzen duen diskoa argitaratu dute Zangozako gaiteroak eta Zangozako musika ensembleak. Musika taldeak argiratu duen lehen disko honetan dantzarako 19 pieza grabatu dira.
Egilea
Zangozako gaiteroak eta Zangozako musika ensenblea
Formatua
Diskoa
Editorea
Zangozako gaiteroak eta Zangozako musika ensenblea
Data
2025/01/28

Zangozako jaietan arkupeetako dantzaldiak festetako ekitaldi nagusienetakoak omen dira; arratsalde iluntze aldera herri osoa, zahar eta gazte, Las Arcadas plazan biltzen da dantzarako. Egun Zangozan dantzaldiek indar handia badute ere, 1990eko hamarkadan gainbeheran izan ziren eta garai hartan sortu zen Zangozako musika ensemblea. Helburua izan zen plazako dantzei bultzadatxoa ematea, eta baita lortu ere. Gaiteroek bakarrik interpretatzen zituzten piezei musika ensenblea edo txaranga gehitu zitzaien eta pixkanaka herrian dantzarako ohitura sendotzen hasi zen.

Diskoa grabatzearen helburua izan da egun gaitarekin eta txarangarekin dantzatzen diren plazako dantza arrakastatsuen jatorria zein gorabeherak azaltzea eta dantzaldietako musika jasota gelditzea.

Guztira Zangozako dantzaldietan jotzen diren 19 abesti bildu dira diskoan eta grabaketan Zangozako zein Oibarko musikariek hartu dute parte.

Diskoa

  1. Alegres cuadrillas Murga, Paulino Vacas Arr. Jokin Borromeo
  2. Porrusalda Gaiteros de Pamplona Arr. Jokin Borromeo
  3. Polka Pik Desconocido Arr. Jokin Borromeo
  4. Joselito Bienvenida Pasodoble, Pascual Marquina Arr. Imanol Blasco
  5. La Dominguera Jota, Silvanio Cervantes Arr. Jokin Borromeo
  6. Polka N º1 Julián Romano Arr. Imanol Blasco
  7. Zortziko de Lantz Desconocido. Arr. Jokin Borromeo
  8. Jota fandango de Estella Luis Usúa. Arr. Jokin Borromeo
  9. A Jesús Lumbreras Arin arin, Gaiteros de Pamplona Arr. Jokin Borromeo
  10. Bandurrias en la noche Pasacalles estudiantil, Chávarri y Dorado Arr. Imanol Blasco
  11. La sirena Jota, Silvanio Cervantes Arr. Jokin Borromeo
  12. Baile de la Era Julián Romano. Arr. Manuel Turrillas - Kalejira
  13. Baile de la Era Julián Romano. Arr. Manuel Turrillas - Cadena
  14. Baile de la Era Julián Romano. Arr. Manuel Turrillas - Fandango
  15. Baile de la Era Julián Romano. Arr. Manuel Turrillas - Vals
  16. Baile de la Era Julián Romano. Arr. Manuel Turrillas - Jota Vieja
  17. Baile de la Era Julián Romano. Arr. Manuel Turrillas - Boleras Navarras
  18. Baile de la Era Julián Romano. Arr. Manuel Turrillas - Corrida
  19. La Estudiantina Jota, desconocido Arr. Jokin Borromeo

Piezak Ensemble Sangüesa-Zangoza-ren kanalean entzungai daude. 

Muskariak

  • Gaita: Francisco Lopez, Imanol Blasco, Patxi Gomez
  • Saxofoia: Alejandro Asenjo, Mikel Eguaras, Oskar Lakunza
  • Tronpeta: Diego Salsamendi, José Luis Itoiz
  • Tronboia: Adrian Ventura, Alberto Lorenzo, Gabriel Abadia
  • Bonbardinoa: Izaskun Martinez
  • Tuba: Jokin Borromeo
  • Bonboa eta txapak: Bernardo Sola, Ana Iso
  • Atabala: Alvaro Montes, Fernando Chacón

 

Arkupeetan dantzan / Bailando en Las Arcadas

Zangozako gaiteroak eta Zangozako musika ensenblea, 2025eko urtarrila, Zangoza

Dokumentuaren akzioak