Dokumentuaren akzioak
Zubieta: Inauteriak 2025 Joaldunak eta mozorroak
Iturendarrek zubietarrei eginiko bisitarekin amaitu dituzte inauteriak Malerrekan. Asteartean itzuli diete bezperako bisita Iturengo joaldunek Zubietakoei. Bidean Aurtizko joaldunekin batu dira eta Zubietako herriko sarrerako zubian elkartu dira denak. Herrigunetik aparteko kaleetan hainbat buelta eginda plazan agertu dira. Hantxe zeuden mozorroak goizetik herria aztoratzen eta zikintzen. Denek batera hartu dute plaza eta hainbat joan-etorriren ondotik hurrengo urtera arte agurtu dira. Argazkiak: Amaiur Aristi – Dantzan CC-BY-SA Joaldunak eta mozorroak, Zubieta, 2025-01-28.
Dokumentuaren akzioak