Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Usurbil Kalezar 2019 soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Usurbil Kalezar 2019 soka-dantza

2019/06/26 10:21

2004. urtetik San Joan egunez Usurbilgo Kalezar auzoko plazan soka-dantza dantzatzen dute auzotarrek. Aurreko urtean etenaldia egon bazen ere aurten berriro jarraitu diote ohiturari. Aurtengoan belaunaldi berriak dantzatu du, 2004tik 2017ra bitarte dantzatu izan dutenen seme-alabek atera dute soka. Auzotarrek aurreskuarekin auzoko adinekoak omendu ohi dituzte. Oraingoan, adinekoak omentzeaz gain, 2004an aurreskua berreskuratu zutenei ere eskaini diete dantza. Pablo de Miguel eta Sara Azkarate gonbidatu dituzte sokara eta auzotarrei dantza erakustea eskertu nahi izan diete. Argazkiak: Amaiur Aristi. Soka-dantza, Usurbil, Kalezar, 2019-06-24.

Dokumentuaren akzioak