Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Goizueta: Inauteriak 2022 Zahagi-dantza

Dokumentuaren akzioak

Goizueta: Inauteriak 2022 Zahagi-dantza

2022/03/03 10:05

Mozorro eta zomorroek Goizuetako kaleak hartu dituzte astearte inauteriz. Goizean zehar etxez etxe puska biltzen ibili dira eta geldialdi bakoitzean soltean dantzatu dira mozorroak. Bazkalondoan zomorroak prestatu eta arratsaldean zahagi-dantza egin dute behin eta berriz kalerik kale. Zomorro edo zahagiak herritarrak zirikatzen eta aurpegiak belzten ibili dira alde batetik bestera korrika. Argazkiak: Amaiur Aristi. Zahagi-dantza, inauteriak, Goizueta, 2022-03-01.

Dokumentuaren akzioak