Dokumentuaren akzioak
Garai: Donienatxaren igoera eta dantzari-dantza
Garain, Santiago egunaren bezperan dantzariek donienatxa igo ostean festetan egingo duten azken entsegua, publikoa, dagoeneko emanaldi bihurtu dena egiten dute jaiei hasiera emanez. Mutilek dantzari-dantza edo ezpata-dantza egiten dute lehendabizi: agintariena, ezpata-txikiena, zortzikoa, banangoa, binangoa, ezpata-nagusiena, launangoa, makil-jokoa eta txotxongilo. Neskek jarraian sardinerak eta jotak. Elkarrekin egiten dute gero gorulari-dantza (arku-dantza eta zinta-dantza) eta bukatzeko berriz mutilek soka-dantza edo erregelak. Argazkiak: Josu Garate. Garai 2015-07-24
Dokumentuaren akzioak