Dokumentuaren akzioak
Etxarri-Aranatz: San Kiriko 2022 Dantzakia
Etxarri-Aranazko kintoek Dantzakia plazaratu dute San Kiriko egunez. Andra Mariaren baselizaren inguruan bildu dira herritarrak afari-merienda egiteko eta 21:00etan txupinazoaren abisuaren jarraian hasi dira dantzan aurten 18 urte bete dituzten gazteak. 16 kintok osatu dute soka, baina bederatzik dantzatu dute Dantzakia. Gainerakoen txanda San Adrian egunean (ekainak 16) eta Abuztuko Ama Birjinaren (abuztuak 15) egunean izango da. Bakoitzak lau aldiz dantzatu du eta bakoitzak gertuko pertsonaren bati eskaini dio dantza. Dantzaki bakoitzaren ondoren zubiak egin dituzte eta jotak eta porruak dantzatu. Bederatzi kintoek dantzatuta txistularien atzetik hainbat herritarren laguntzaz herriko plazara joan dira eta azken jota eta porrua dantzatu dute bertan. Irudiak: Amaiur Aristi. Dantzakia, San Kiriko, Etxarri-Aranatz, 2022-06-13.
Dokumentuaren akzioak