Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Eskiüla: Madalena de Jauregiberri pastorala 2000

Dokumentuaren akzioak

Eskiüla: Madalena de Jauregiberri pastorala 2000

2025/01/01 17:55

Argazkietan jasotako bigarrena Pier Paul Berzaitzek idatzitako Madalena de Jaureguiberry pastorala da, eskiülarrek maisuki plazaratu zutena. Madalena (1884 -1977) bederatzi haurretatik hirugarrena, 1906an Pauen ikasketak amaitu ostean, Argentinara joan eta 6 urtez frantsesezko irakasle izan zen. 1914an Zuberoara itzuli zen. Lehen Mundu Gerran senargaia hil zuten; harrezkero ezkondu ez eta amarekin bizi izan zen Zibozeko Sibasia etxean (2023ko pastorala Sibasiara itzuli zen). Euskara-irakaskuntzan eta kulturaren sustapenean aritu zen, baita Bigarren Mundu Gerran ere nazien aurkako erresistentzian. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.
Maisuki interpretatu zuten pastorala eskiülarrek; gogoan dugu oraindik zein zoragarri dantzatu zuten oholtzan tangoa Irudiak: Jonmikel Intsausti. Madalena Jauregiberri pastorala, Eskiula, 2000-07-29.

Jarri argazki galeria hau zure webgunean

Dokumentuaren akzioak