Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Emakumezkoak Euskal Inauteri Herrikoietan

Dokumentuaren akzioak

Emakumezkoak Euskal Inauteri Herrikoietan

2019/01/01 00:00

Emakumea, edo haren irudia bederen, behin eta berriz ageri zaigu inauterietan. Gizonek maite dute emakume mozorrotzea, andre nobia aingeruar edo emagaldu likits, trabestismoa gozagarri zaie gizonei. Soineko, peluka, ezpain margotu eta titi parea soinean, beren gizontasuna zalantzan jarri gabe emakume jantzi eta emakume gorpuzteko aukera ederra eskaintzen dio gizonari inauteriak. Gizon nortasuna, bere genero duintasuna urratzeko kezkarik gabe gainera. Are gehiago, gizontasuna aldarrikatzeko ere baliagarri izan liteke. Bai, emakume irudia ohikoa da inauterietan, gorpuzten duena gizonezkoa baldin bada.

Dokumentuaren akzioak